Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2017-11-27
LEHEN ARRETA ARNASBERRITZEN mugimendua
Lehen arreta mailan antzematen da kezkak daudela eta honen inguruan, talde batek honako txosten hau sortu du .
Irakurri ondoren ados bazaude jartzen duenarekin , eskertuko genuke zure oniritzia ematea hemen
2017-09-26
ESKERRAK DENOI
Kaixo lankideak eta besteak .
Argitaratu dudan gutunean azaltzen den galderari, dagoeneko 1644 lagunek erantzun dute eta hauetatik %99.5ek kontakizuna partekatzen dutela diote .
Hasteko eskerrak eman nahi dizkizuet izenpetu duzuen guztioi.
Jakingo duzuen bezela, sare sozial, egunkari eta irratietara zabaldu da, hasiera batean medikuen artean soilik zabaltzea nere asmoa bazen ere.
Gutunak egin duen bidea ez da nere erabakia izan. Momentu askotan gaindituta sentitu naiz baina jaso ditudan elkartasun mezu pilak asko lagundu naute.
Elkarhizketa bat baina gehiago eskatu dizkidate komunikabideetatik eta guztiei berdina esan diet : Idatzitakoa adibide bat besterik ez da eta hor adierazten den arazoa ez da pertsonala baizik eta orokorrean lehen arreta mailakoa.
Aspaldi antzeman dugu norabide ezean gabiltzala eta lehen mailako narriadura areagotzen ari dela.
Denok gara honen erantzule eta denok dugu zeregina, politikoen apustu berezitik hasita profesionalen eginbeharretaraino.
Borondatea eta hitzegitea da behar dena
2017-09-10
GAINEZKA LEHEN ARRETAN : KONPONDU BEHARKO DUGU EZ?
Aspaldi honetan , lanak eta zentzugabekeriak gora egin dute lehen arretan eta ez dugu astirik taldean elkartu eta, bilaketa bibliografiko eta artikuluen azterketa kritiko bidez gure galdera klinikoei erantzuna emateko.
Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren gainezka egin nuen eta idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!
Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu
GAINDITUTA SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA
Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....
Gutun osoa-galdetegia Euskeraz
Carta-Cuestinario Castellano
Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren gainezka egin nuen eta idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!
Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu
GAINDITUTA SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA
Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....
Gutun osoa-galdetegia Euskeraz
Carta-Cuestinario Castellano
2017-09-04
2017ko ABUZTUA
- Hortzetako prozeduretan ez da beharrezkoa antibiotikorik ematea hezur-giltzaduretako protesien infekzioa ekiditeko.
- Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoan ez da beharrezkoa tentsio sistolikoa 120tik jaistea.
- Hipertentsioa daukaten adintsuetan tentsioaren kontrol zorrotzak ez dakar onurarik.
- Bihotzeko gutxiegitasuneko tratamendua ( eiekzio-frakzio murriztuarekin) berdina da BNP kontutan izanik ala ez.
2017-08-23
MINFULLNESSeko saio motzaren eraginkortasuna Osasungintzan
Marrazkia hemendik lortu dugu
MINDFULNESSen definizioa wikipedian agertzen den moduan honako hau da :
|
El mindfulness moderno está basado en la meditación Vipassana, una antigua técnica de meditación de la India que consiste en "tomar conciencia del momento presente", "tomar conciencia de la realidad".
Consiste en prestar atención, momento a momento, a pensamientos, emociones, sensaciones corporales y al ambiente circundante, aceptándolos, es decir, sin juzgar si son correctos o no. La atención se enfoca en lo que se percibe, sin dar pie a rumiación, definida esta última como la preocupación excesiva por los problemas y sus posibles causas y consecuencias, en vez de estar dirigida a buscar soluciones.
Bideo honetan Kabat_Zinn J adituak ederki azaltzen du (azpitituluak euskeraz edo gaztelaniaz jarri daitezke)
Alerta bibliografiko batean artikulua hau topatu dut eta hemen azalduko dut egin dudan irakurketa kritikoa
Gilmartin H,2017, Brief Mindfulness Practices for Healthcare Providers - A Systematic Literature Review.Osasungintzan praktikara eramateko oztoporik handienetako bat denboraren beharra denez, azterketa sistematiko honek saio motzen eraginkortasunaren ikuspuntutik abiatu da- Bilaketaren azken eguneraketa 2017ko ekainaren 24ean egin dute.
- Mota ezberdinetako ikerketak hartu dituzte kontuan(entseguak, kualitatiboak,..)
- stressa pairatu dezaketen populazioan oinarritu dira.
- 4 ordutik beherako parte-hartzeak aztertu dira: meditazioa,erlajazioa, yoga etabarreko jarduerak. 5-20minutuko eguneroko saioak edo 30'astean behin.Bataz bestekoa astean bitan. %65ek 8 asteko etxeko saioak ere, CD grabazio bidez. Aldakortasun handia antzeman dute.
- Saioekiko atxikudura estuio batek bakarrik aztertu du.
- ongizatea (norberak antzematen duena )eta ibileraren(testak, notak,..) neurketa izan dira emaitzarik garrantzizkoenak .
- 3 ikertzaile eta beraien adostasun-ezadostasuna Kappa indize bidez aztertu dute .Alborapen arriskua ere aztertu dute : ikerketa kuantitaboen kalitatea erdi mailakoa dela eta kualitatiboenena baxua antzeman dute . Heterogeneotasuna ez dute aztertu.
- 14 estudio guztira. Tamaina 10-245ko tartekoa ;%78 emakumezkoak. gehinetan mindfulness saioa erizainak edo erizain ikasleak gidatutakoa. Kappa 0.91.Laburpena narrazio moduan egin dute .
- Metodologikoki ondo egina da azterketa sistematikoa
Ongizatea : gehienetan hobekuntza esanguratsua antzeman da stress edo antsietate mailan.
Ibilbidea: 2 ikerketek soilik aztertu dute . Minfulnessek ez du antsietatea , depresioa edo memoria hobetu.
ONDORIOAK
Metodologikoki ondo egina dagoen azterketa sistematiko honen arabera Mindfulnesseko saio motzak eraginkorrak izan daitezke stressa eta antsietatea gutxitzen baina estudioen kalitate eskasak eta tratamenduen aldakortasunak gomendio sendoa ematea oztopatzen dute.
Ikerketa batzuk proposatzen dute jarduerak lehen mailan egiteko irisgarriak direla uste dugu(ikusi 1taula) eta ikerketarako bide interesgarria dela ere.
2017-08-15
Eiekzio-frakzio normala duen bihotzeko ezintasunaren tratamendua
Up To date-n diagnostiko bereizle taula interesgarria dator
Orain arte ezer gutxi dakigu kasu hauen pronostikoa alda dezaken tratamenduetaz.
Hori dela eta, Zheng SL-en 2017ko metanalisia aztertuko dugu oraingo honetan.
Metanalisi honek 25 estudio hartu ditu kontuan ;guztira 18.101 paziente eiekzio-frakzio normala duten bihozteko ezintasunarekin. 2017ko apirila bitarteko bilaketa egin dute.
3 geruza (estratificación) ezberdinen arabera aztertu dituzte emaitzak. Datuak AEkoak dira (arrisku erlatiboak)
Farmako familiaren arabera
Hilkortasuna
Beta-blokeatzaileak(BB) 0.78 (0.65-0.94)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Hilkortasun kardiobaskularra
BB 0.75(0.60-0.92)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
BB ez esanguratsua
AEBI+AHB 0.90(0.82-0.98)
Jarraipen iraupenaren arabera :
Hilkortasuna 3-12hilabete 0.79(0.66-0.95) ; >12hilabet Ez esanguratsua
Hilkortasun kardiobaskularra 3-12 hilabete 0.71(0.55-0.90);>12hilabet Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea 3-12hilabete 0.67(0.48-0.94); >12m 0.90(0.82-0.98)
Eiekzio-frakzioaren arabera :
Hilkortasuna Ez esanguratsuaHilkortasun kardiobaskularra Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
> %40-490.88(0.82-0.96) ; >%50 Ez esanguratsua
EGILEEN ONDORIOAK
- BB-ek erakutsi dute eraginkortasun handiena baina esan beharra dago definizo ezberdinak erabiltzen direla eiekzio-frakzio normal dela esateko (%40 edo 45 edo 50etik gorakoa) eta juxtu BBko estudioek %40tik gorakoa erabili dute.
- Eiekzio-frakzio normaleko bihotzeko ezintasuna duten pazienteak oso heterogeneoak dira eta komorbilitateak interakzioa izan dezake . Egokiena azpitaldeak bereiztea izango litzake.
- Paziente hauek orokorrean zaharragoak direnez, bizi kalitatea edo ariketa fisikorako gaitasuna neurtzea hobe izango zen
- Mugak: kaltzio-antagonistak, hodi-zabaltzaile edo digoxina ez dira aztertu
2017-08-08
STENT ondorengo antiagregatzaile bikoitza noiz arte?
Marrazkia hemendik lortu dugu |
Orain arte, koronario gertaera akutu baten ondoren STENT-a jartzen zaienei , gehienetan, urtebeterako antiagregatzaile bikoitza hartzea gomendatzen zaie.
Azken aldi honetan gero eta ugariagoak dira tratamendu hau luzatzen zaien pertsonak .
Honen harira, Bavishi C 2017an argitaratu duen metanilisiaren emaitzak hauek dira :
6hilabet vs 12 edo gehiagoko tratamenduen arteko alderaketa
Kardiobaskular hilkortasuna :%1.9 vs %1.8 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %2.7 vs %2.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Stentaren tronbosia %0.77 vs %0.44 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.1 vs %1.2 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
12 hilabete vs iraupen luzeagoko tratamenduen alderaketa
Kardiobaskular hilkortasuna %1.1 vs 0.9%(ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %3.4 vs % 1.7 AR 2,0 (1.47-2.73) ezberdintasun Esanguratsua
Stentaren tronbosia %1.2 vs %0.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.3 vs %2.2 AR 0.58(0.34-0.98)
Emaitza hauek ikusita, iraupena erabakitzeko unean , onura eta kalteen arteko oreka garbi daukagula uste duzue?
2017-06-30
EKAINA
- Diabetikoetan gluzemiaren kontrol intentsiboak ez du giltzurrun gutxiegitasuna, hilkortasuna edo gaixotasun kardiobaskularra gutxitzen ohiko kontrolarekin alderatuz.
- Kortikoideen infiltrazioa oin-zolako faszitisean ez da eraginkorra epe ertainean.
- Pneumokokoaren aurkako txertoa biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa daukaten gaixoetan neumoniak eta exazerbazioak gutxitzen ditu.
- Azaleko abzesu txikietan antibiotikoa drainadurari gehitzen bazaio lehenago sendatzen dira.
- Etxeko ospitalizazioa ez da merkeagoa eta ez ditu osasun helburuak hobetzen.
2017-05-01
2017KO APIRILA
2017KO APIRILA.
Hemendik aurrera argitalpen berrien laburpena hilero egingo dugu.
Hemendik aurrera argitalpen berrien laburpena hilero egingo dugu.
- Antibiotikorik behar ez duten amigdalitis daukaten gaixoetan dexametasonak ez du mina arintzen lehenengo 24 orduetan.
- Akupuntura eraginkorra izan daiteke migrainaren prebentzioan.
- PCSK9 inhibitzaileek gaixotasun kardiobaskularrak gutxitzen dituzte bainan ez hilkortasuna.
- Kardiobaskular arrisku handiko eta urdaileko odoljarioa edukitzeko arrisku handia daukaten gaixoetan,aspirinarekin eta hantura-kontrako ez-esteroideekin jarraitu behar badute, zelekoxib gehi protoi ponpako inhibitzaile bat tratamentu egokiena da urdaileko odoljarioa saiesteko.
2017-04-22
Erretzeari uzteko talde lana baliogarria da?
Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek dionez, erretzeari uzteko taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.
13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.
Beste 14 ikerketek , osasun langileak emandako aholku motzarekin alderatu dute talde lana eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi: AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)
9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere AE 2.60 (1.80-3.76)
Taldeko lana eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta AE 0.99( 0.76-1.28)
13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.
Beste 14 ikerketek , osasun langileak emandako aholku motzarekin alderatu dute talde lana eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi: AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)
9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere AE 2.60 (1.80-3.76)
Taldeko lana eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta AE 0.99( 0.76-1.28)
2017-04-07
HIPERTIROIDISMOAREN TRATAMENDUA
Nere lankide batek Graves-Basedow gaixotasunaren ondorioz, larria ez den hipertiroidismo dauka (ez exoftalmiarik, ezta tirotoxikotasunik).
Bi txandatan egin du antitiroideoekin tratamendua eta bietan normaldu egin ohi da baina handik denboraldi batera berritu egin zaio.
Egoera honen aurrean , endokrinoko espezialistak Iodo 131-arekin behin betiko tratamendua eskeini dio.
Bera, pozik dago METIMAZOL hartuz eta tratmendua aldatzeak zalantzak sortzen dizkionez, galdetu egin dit.
Up To date-n ederki laburtuta dago gaia ,Graves' hyperthyroidism in nonpregnant adults: Overview of treatment, atalean.
3 aukera ematen ditu : metimazolekin jarraitu denbora luzean , guruinaren ebakuntza edo Iodo 131. Guztiak dituzte alde onak eta ez hain onak ; edozein aukera onargarria denez , pazientearekin batera hartu beharko genuke erabakia.
ikusi taula
Bi txandatan egin du antitiroideoekin tratamendua eta bietan normaldu egin ohi da baina handik denboraldi batera berritu egin zaio.
Egoera honen aurrean , endokrinoko espezialistak Iodo 131-arekin behin betiko tratamendua eskeini dio.
Bera, pozik dago METIMAZOL hartuz eta tratmendua aldatzeak zalantzak sortzen dizkionez, galdetu egin dit.
Marrazkia hemendik lortu dugu |
Up To date-n ederki laburtuta dago gaia ,Graves' hyperthyroidism in nonpregnant adults: Overview of treatment, atalean.
3 aukera ematen ditu : metimazolekin jarraitu denbora luzean , guruinaren ebakuntza edo Iodo 131. Guztiak dituzte alde onak eta ez hain onak ; edozein aukera onargarria denez , pazientearekin batera hartu beharko genuke erabakia.
ikusi taula
2017-04-02
2017-03-27
2017ko martxoaren 20tik 26ra doan astea.
- Giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten gaixoetan tentsio arteriala 130/90tik jaisteak ez dakar onurarik ohiko kontrolarekin alderatuz.
- Dispepsia funtzionalean protoizko ponparen inhibitzaileak, bi astetik zortzi asteko iraupenarekin, plazebo baino zertxobait eraginkorragoak dira.
- Pregabalina ez da eraginkorra ziatikan.
- Hilzorian dauden gaixoetan haloperidolak eta risperidonak delirioko sintomak handitzen dituzte eta haloperidolak hilkortasuna handitzen du.
2017-03-23
RENINA –ANGIOTENSINA INIBITZAILEAK ERABILTZEN HASTEN GARENEAN. KREATININAREN IGOERAK GARRANTZIRIK BA OTE?
Gaur arte jakina da,
renina- angiotensina inibitzaileekin tratamendua hastean kreatinina maila igo ditekeela
(nahiz eta ez den arrunta), eta kalterik ez sortzeko (heriotzak, bihotz gutxitasuna, miokardio
infartuak, giltzurrun gutxitasuna) segurtasun
muga %30eko igoeran dagoela.
cardioclinico tik hartuta |
Erresuma Batuan egindako Kohorte Ikerketa
honek nolabait erakusten digu, kreatinina mailaz- maila (%10) igotzeak (ez
bakarrik %30eko muga gainditzea), miokardioko infartuak, bihotz gutxitasuna,
giltzurrun gutxitasuna eta heriotzak
gehitzen dituela.
Kreatininaren %30eko
gorakada baino gehiago izateko arrisku faktore hauek aipatzen dituzte: Emakume izateak, giltzurrun gutxitasun aurreratua, aldez aurretik miokardio infartua, bihotz gutxitasuna, gaisotasun arteriala
izateak, asako diuretikoak, beta blokeatzaileak, eta antiinflamatorioak,
hartzeak .
Azkenik aipagarria, kreatinina %30eko gorakada izan dutenen artean, %80ak
medikamentuakin jarraitzen zuen.
2017-03-21
Hatzetako tendoien haustura
Beti zalantza berdina sortzen zait hatzetako tendoiaren haustura ikustea suertazten zaidanean ..zein da joskura ahal den azkarren egin behar zaiona ? tendoi hedatzaile edo tolestzaileari?
Up To date-n eranztuna minutu pare batean lortu dut
TENDOI TOLESTATZAILEAREN HAUSTURA : Traumatologoak azkar aztertu dezan bideratu behar dugu
Up To date-n eranztuna minutu pare batean lortu dut
TENDOI TOLESTATZAILEAREN HAUSTURA : Traumatologoak azkar aztertu dezan bideratu behar dugu
Jersey finger is an acute rupture of the flexor digitorum profundus (FDP) tendon at its insertion at the distal phalanx. The tendon may retract to the proximal interphalangeal joint or all the way to the palm.
●Rupture of the FDP is caused by a sudden, forceful hyperextension of the distal interphalangeal (DIP) joint.
●Examination findings with jersey finger injuries include pain and swelling at the palmar DIP joint or along the volar aspect of the involved finger and inability to flex the DIP joint.
●ALL jersey finger injuries should be referred urgently to a hand surgeon. Definitive treatment is surgical in all cases, and some injuries require surgical repair within 7 to 10 days.
●Jersey finger may be misdiagnosed initially as a "sprained finger" or present late if a patient does not appreciate the extent of injury. Complications are more likely with late presentations.
TENDOI HEDATZAILEAREN HAUSTURA : 6-8 astetan hatza hedatua eduki behar da ferula bidez eta ezbada erabat osatu, beste 2 astetan gauean jarri ferula
Mallet finger injuries are the result of a partial or complete rupture of the extensor tendon's
terminal insertion distal to the distal interphalangeal (DIP) joint. They are caused by a forced flexion injury.
Web honetatik atera dugu argazkia |
●Examination findings in a mallet finger injury include pain and swelling over the dorsum of the DIP joint, a DIP flexor deformity, and an inability to actively extend the DIP joint.
●Surgical referral should be obtained if the mallet finger is associated with a fracture, the DIP joint cannot be passively extended, or there is DIP joint subluxation.
●We suggest that uncomplicated mallet finger injuries be treated by maintaining the DIP joint in full extension or minimally hyperextended using an appropriate splint (Grade 2C). It is crucial that patients not allow flexion of the DIP at any time during the initial period of splinting (generally six to eight weeks).
●DIP splinting is performed continuously for six to eight weeks. If no extensor lag exists at the end of this period, night splinting is then performed for two additional weeks.
2017-03-19
2017-03-13
ASTEKO BERRIAK
2017KO MARTXOAREN 6TIK 12RA.
Atal berri bat sortuko dugu. Astean zehar sortzen diren argitalpen interesgarrien laburpenak argitaratuko ditugu.
Pasa den astean ikerketa hauek interesgarriak iruditu zaizkigu:
- Kasu-kontrolezko ikerketa honetan garun hodietako istripua migrainarekin erlazionatzen da. Asoziazioa handiagoa da 40 urte azpiko pertsonetan, gizonezkoetan eta migraina aurarik gabekoetan.
- Dosi finkoa pilula berean bihotz eta garun hodietako gaixotasuna ekiditeko. Cochrane ikerketa honetan ezin izan da frogatu pilula berean elkarturiko botikek bihotz eta garun hodietako gaixotasunak ekiditen direnik.
2017-03-07
HEPARINA BEHARREZKOA DA ARTROSKOPIA edo IGELTSUA jartzen den KASUETAN?
IKERKETA HONEN ARABERA, kalitate ertainekoa bada ere, EZ DA JARRI BEHAR HEPARINARIK BELAUNEKO ARTROSKOPIA EGITEN EDO HANKAN FERULA BAT JARTZEN ZAIEN GAIXOEI .
GOMENDIO AHULA AURKA.
Duela gutxi ikerketa bat argitaratu da galdera honi erantzuten diona.
Aztertu dezagun ikerketaren kalitatea:
Bi saiakuntza batera egiten dituzte. Batean belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak hartzen dira (POST-KAST) eta bestean hankan ferula bat jartzen zaien gaixoak hartzen dira (POST-CAST).
-
Gaixoak: Belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak edo ferula jartzen zaien gaixoak.Interbentzioa: HBPM edo plazebo. (artroskopiako ikerketan egunero 8 egunez; ferulako taldean egunero ferula kendu arte).Emaitzak: Tronbosi edo enbolia sintomatikoa hiru hilabeteko epean.Odoljario larria.
- Itsu bakuna da. Emaitzen aztertzaileak itsuak dira. Saiakuntza pragmatiko bat da.
- EMAITZAK:
- POS-KAST RR 1,6 (0,4-6,8) Odoljario larriak RR 1 (0,1-15,7)
- POST-CAST RR 0,8 (0,3-1,7) Ez dago odoljario larririk.
Bibliografía.
1: van Adrichem RA, Nemeth B, Algra A, le Cessie S, Rosendaal FR, Schipper IB, Nelissen RGHH, Cannegieter SC; POT-KAST and POT-CAST Group.. Thromboprophylaxis after Knee Arthroscopy and Lower-Leg Casting. N Engl J Med. 2017 Feb 9;376(6):515-525. doi: 10.1056/NEJMoa1613303. PubMed PMID: 27959702.
2017-02-28
ASMA kontrolepan dagoenean, tratamendu kronikoa NOIZ eta NOLA gutxitu?
ASMA ondo kontrolatua dagoenean, tratamendu kronikoa NOIZ gutxitzen hasi sarritan suertatu zaigun galdera da .
.
Labetik atera berri den Cochraneko azterketa sistematiko honek (Crossinghan I,2017) galdera hau erantzuteko asmoarekin egin dute.
Bi egoera aztertu ditu:
1.- Arnastutako Kortikoidea hutsik erabilzen dutenen 1654 pazienteren kasua, (6 entsegu kliniko)
2.- Kortikoidea + LABA arnastu duten 762 pazienteen kasua.(3 entsegu kliniko)
Batezbesteko 21 asteetako iraupeneko tratamendua daramate pazienteek (12-52 aste)
Autoreek diote, batetik heterogeneotasuna eta bestetik alborapen arrisku handia dela eta, probak aulegiak direla gomendio zehatz eta garbia emateko; halaber etorkizunari begira kalitatezko entseguen beharra adierazi dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)