Gure galdera egituratua:
P: Gernu zunda daraman pazientea
I: Meatuaren garbiketa antiseptikoa erabiliz (adib. Povidona)
C: Ohiko garbitasun pertsonala
O: Gernu infekzioak
Valentzian egindako gida batean, xaboi ura erabiltzea nahikoa dela dio Ingalaterran egindako azterketa sistematiko batean oinarriturik (
epic2). Azken honek hartzen du erreferentzi gisa
Burke-k egindako entsegu klinikoa. Gure zentroan, idazlan honen azterketa kritiko bat egin ondoren, kalitate baxukoa dela deritzogu, beraz, gomendio sendorik ezin diogu eman galdera honi,baina datuak meatuaren garbiketa berezirik ez egitearen alde dijoaz.
Bilaketa osatu nahi izan dugu gaur egun arte eta
Huth-ek 92an argitaratutako kalitate oneko entsegu hau topatu dugu. Kasu honetan sulfadiazina argentikoa alderatu du ohiko garbitasunarekin eta ez du ere onurarik topatu.