2015-01-28

SINTROM behar den tartean duzu?

 Dagoeneko, lehen arretako mailako kontsultetan, Fibrilazio aurikular ez balbularren kasuetan  espezialistak agindutako antigatzatzaile berriak hartzen dituzten pazienteen kasuak azaltzen hasi zaizkugu eta, sarritan, ez dugu garbi izaten zein izan den  SINTROM -a kentzeko arrazoia .

 INFAC honetan argi azaltzen den moduan, antigatzatzaile berriak (DABIGATRAN, RIVAROXABÁN, APIXABÁN) egoera berezi batzuetan baino ez dira erabili behar fibrilazio ez balbularraren kasuan . Azenokumarolarekin, ondo hartu arren, azkeneko 6 hilabetetan INR-a 2-3tartean ezin mantedu izatea  da egoera berezi hauetako bat eta informazio hau lehen arreta mailan daukagu eskura.

 INRaren kontrola  ona ez dela esateko bi  irizpide hauetako bat jarraitu dezakegu
-INR determinazioen %65 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (Rosendaal metodoa erabiltzen ari bagara) 
-INR determinazioen %60 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (kontroll kopurua kontuan izan gabe)

  ROSENDAAL METODOA
INR aren balorea eta kontrolak  zein datetan egin diren hartzen dira kontuan. Elkarren segidako bi determinazioen artean dagoen diferentzia  bi daten artean dagoen egunen kopuruan linealki aldatzen dela onartzen du metodo honek.
Emaitzak erraz lortzearren, hemen duzue KALKULAGAILUA    
     
Explicación en español