2012-09-18

OINAZPIKO FASCIITISA: Ariketa bereziak egitea lagungarria da?

Marrazkia hemendik atera dugu
Up To Daten begiratu dugu Fasciitisaren tratamendua eta mota askotakoak aipatzen ditu: Izotza,Antiinflamatorio ez esteroideoak(AEE), oinetako bereziak, ariketak, infiltrazioak, toxina botulinikoa, radioterapia,talka-uhina etab..
%80a urtebete baina lehen sendatzen dela ere esaten dute .
Bereziki ARIKETA kontua interesatu zaigu eta beraiek aipatzen dituzten 2entsegu klinikoaz gain ez dugu merezi duen  beste ezer topatu guk egindako bilaketa bibliografikoan, The Cochrane library-n eta Medlinen  "FASCIITIS " Mesh hitza erabiliaz.
DiGiovanni-k  dio,  hatzetako luzaera+masajea(argazki honetan ikusten den moduan) akiles tendoiko masajearekin alderatuta, eranginkorra izan daitekela hasierako 8 astetan(2003anargitaratutakoa) baina ez luzarora begira(2006ean argitaratutakoa). Oinazpiko luzapenak edo gezurretazko ultrasoinuekin lortutako hobekuntzaren artean ezberdintasunik  ez zuen topatu Radford-ek  2007an argitaratutako idazlanean esaten duen moduan.
Ariketak nola egin ongi azaltzen da orrialde honetan,
Laburbilduz,   ariketak egitea  eranginkorra dela  esateko ez dago proba sendorik,kalitatzeko entsegu klinikoetan oinarrututakoak,alegia.  .
En resumen,no tenemos pruebas basadas en ensayos clínicos de calidad para afirmar  que los ejercicios son eficaces en el tratamiento de la fascitis plantar   

2012-09-12

BOTIKAK ZAIN GUTXIEGITASUN KRONIKOAN

Ba al daude botikak Zain Gutxiegitasun Kronikoaren (ZGK) sintomak hobetzen dituztenak?

Ez dago ZGKn aho bidezko flebotonikoen eraginkortarsunaren ebidentzia nahikorik.

Neurri orokorrak , estutzeko galtzerdien erabilera eta kirurgiak ,entitate honen tratamenduaren oinarria jarraitzen dute izaten.
2006 eko Cochrane Errebisio batean , 2010 ean eguneratua . Indietako gaztainondo hazien aterakina proposatzen da epe motzeko tratamendu eraginkorra bezela eta ondorio kaltegarri gutxiekin . Hala ere errebisioak akats batzuk daudela ikerketan onartzen du eta kalitatezko ikerketa gehiago egitea gomendatzen du.


Escina (printzipio aktiboa) bera proposatzen du Up to Datek (2012)