2014-04-30

TLC-NOSF APOSITOA HANKEKO ULTZERA BENOSOAREN TRATAMENDU LOKALERAKO




URGO etxe komertzialak  ultzera benosoak sendatzeko aposito batzuk  eskeini, eta hauen efikazia probatzen duen entsegu kliniko bat ematen digu.
Guk entsegu honen irakurketa kritikoa egin dugu.
Ikerketak, 8 asteetan zehar, iraupen luzeko ultzera kronikoak (6-36 hilabetekoak) ebaluatzen ditu, 0.8-1.3ko ITB dutenak, eta gutxienez ultzeraren %50-a granulazio ehunez estalia dutenak.
Ikerketaren aldagai  nagusia, ultzeraren tamaina txikitzea zen. Esan beharra dago tratamenduaren parte haundi batean terapia konpresiboa erabili dela.
Ikerketak kalitate metodologiko ona duen arren,  etxe komertzialak finantziatu duen heinean, interes komertzialak egon daitezkeela aipatu beharrekoa da.
Ikerketaren arabera, TLC-NOSF apositoak (metaloproteinasa erregulatzailea duenak) nagusitasuna azaldu du modu esanguratsua  batean, ultzeraren tamaina txikitzen, TLC neutro apositoarekin alderatuz.
Gure ustez,interesgarria litzatekeena, ultzera sendatzea edo sendaketari eskeinitako denbora murriztea litzateke.
Ebaluazio epea (8aste), ultzera kroniko baten sendaketa lortu ahal izateko motza dela deritzogu,  eta gainera gure inguruan eta errealitatean paziente mota honek gehienetan  terapia konpresiboa ez du ondo onartzen. 

APOSITO TLC-NOSF PARA TRATAMIENTO LOCAL DE ULCERAS VENOSAS DE PIERNA.

La casa comercial URGO nos suministra unos apósitos para la cura de úlceras venosas  y adjuntan un ensayo clínico que avala su eficiencia.Realizamos la lectura crítica de dicho ensayo.
El estudio evalúa, durante 8 semanas, ulceras crónicas de larga evolución (6 a 36 meses) con ITB de 0,8-1,3 y al menos el 50% del lecho de la úlcera cubierta con tejido de granulación.
La variable principal del estudio fue la reducción relativa del área de la úlcera y reseñar que parte importante del tratamiento incluye la terapia compresiva. 
El estudio presenta buena calidad metodológica pero podría haber conflicto de intereses (estudio sufragado por la casa comercial).
Según el ensayo, el apósito TLC-NOSF (con regulador de metaloproteinasas) ha demostrado superioridad significativa en la reducción del área de la úlcera en comparación con el apósito TLC neutro.

Para nosotros, lo interesante seria la curación de la úlcera o disminución del tiempo de dedicación.  El tiempo de evaluación (8 semanas) es escaso para la curación de una ulcera crónica y en nuestro entorno son pacientes que difícilmente toleran la terapia compresiva.

2014-04-14

NEUMOKOKOAREN AURKAKO TXERTU KONJUGATUA, HELDUEN KASUAN, EZTABAIDAGAI



Eusko jaurlaritzako osasun sailak  neumokokoaren aurkako poliskarido txertoa gomedatzen du 65urtetik gorako heldu guzietan eta 65urtetik beherakoen kasuan, arrisku talde baten parte badira.

2007an txerto honi buruz egin genuen azterketan , aldagai klinikoei zegokionez, emaitza kontrajarriak nabarmendu genituen .

2013an Cochraneko azterketa sistematiko batek (Moberley  S.) 18 entsegu kliniko eta 17 kohorte aztertu ondoren, gaixotasun inbaditzailea gutxitzeko, txerto polisakaridoa eraginkorra zela ondorioztatu zuen baina entsegu klinikoak aparte hartuz gero emaitzak ez dira hain argiak ; era berean dio, neumonia eta hilkortasunik ez duela gutxitzen.

Advisory Committee on Immunization Practices (ACIP)dion bezela, 2011ean FDAk neumokokoaren aurkako, 13 serotipo dituen txerto CONJUGATUA  50urtetik gorako helduei ematea onartu zuen, neumonia kasuak eta gaixotasun inbaditzailea sahiesteko helburuarekin.
inmunologia eta antigorputzen tituluen datuetan oinarrituz.
Espainiako medikamenduen agentziak  txerto honi buruzko informazio zehatzak  ematen dizkigu  .
Honen harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak,  kasu berezietan gomendatzen du txerto mota hau;  hau da , gaixo onkologikoetan, barea kenduta dutenen kasuan, IHESA dutenei, dialiasian daudenei, inplante koklearra dutenei, Likido zefalorakideoko fistula dutenei edota neumokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailearen aurrekaria dutenei.

Bestalde, 16 elkarte zientifikoen artean , SEMFYC barne, adostu duten txostenean  askoz zabalagoak diren gomedioak ematen dituzte eta ondorioz, txertoa erretzailei, Diabetesa dutenei edota Asma dutenei, beste kasuen artean , txerto konjugatua ematea aholkazten dute baina
beste batzuk , Extremadurako Osasun saileko botiken ebaluaketa egiten dituen taldeak esaterako, arrisku faktorerik gabeko 50 urtetik gorakoen kasuan erabilpen zabalaren aurka gomedatzen du, beti ere, proba gehiago behar direla adieraziaz.

Bukatu berri den CAPITA (protokoloa)  entsegu klinikoak, 65 urtetik gorako 85.000 lagunen artean 13 serotipo dituen txerto konjugatuak , plazeboarekin alderatuta neumonia sahiesteko eraginkorra den aztertu du eta  zalantzak argitu dizkigulakoaren itxaropena dugu.

Gaztelaniaz irakurri nahi izanez gero hemen egin klik.