2011-04-26

Antibiotikoa ematea atzeratu daiteke gernu infekzio ez konplikatuetan?


Little P
-k 2010ean argitaratutako idazlan honek 5 motatako jarrerak aztertzen ditu gernu infekzio ez konplikatua antzeman diogun emakume baten aurrean . Metodologia aldetik erdi mailako kalitatekoa da .
Aukerak hauek dira.
1.- 2 sintoma edo gehiago edukiz gero Antibiotikoa(ATB) eman ,gainerakoan ez .
2.- gernu tira erreaktiboa egin eta Nitritoak positibo edo leukozitoak+hematieak positiboak izanda,ATB eman , bestela ez eman .
3.- gernu lagina jaso eta emaitzak iritsi arte tratamendu sintomatikoa eman,ATBrik ez.
4.- Zuzenean ATB atzeratu 48ordu.
5.- ATB zuzenean eman ;azken hau kontrol moduan,alderatzaile gisa alegia.
4 estrategiak , 5.rekin alderatuta, ezberdintasun esanguratsurik ez dute topatu sintomen larritasunean (emaitza nagusia) baina bai ATB erabili duten paziente kopuruan(2.mailako emaitza) .Hau dela ta beraien gomendioa da :
a)ATB atzeratu eta 48 ordura sintomarik ez bazaio pasa ATB hartu .
b) Tira erreaktiboaren emaitzetan oinarritu eta ATB eman positiboa bada .

2011-04-19

Gernu tira egiteak merezi du?


Gure galdera egituratua :
P:konplikaziorik gabeko gernu infezioa antzematen diogun emakumea
I: Tira erreaktiboa erabili diagnosirako
C: Sintomak solik erabili diagnosirako
O:Sensibilitatea, Espezifitatea,CP+CP-

Jakina da ,sintomen(disuria , maiztasuna, nikturia,etab,...) eta tiraren emaitzen (nitritoak, leukozitoak,odola,etab ..)arteko konbinaketa ugari egin daitezkela eta guztien analisi multibariantea oso zabala izango litzakela. Hori dela ta , gida eta idazlan asko topatu ditugu baina beraien arteko aldakortasunak ondorio bakarra ateratzea galarazi digu.
Guzti horien artean ,metodologiagatik, lehen mailako arretan egina izategatik eta gaurkotasunagatik bi hauek aukeratu ditugu : Giesen eta Litlle P.
Lehenegoa, 16 ikerketen azterketa sistematikoa da eta ahal izan duten heinean emaitza bateratua ematen digute .Zoritxarrez,sintomak bakarka aztertu dituzte eta diagnosirako balioa eskaxa dutela diote ;esanguratsuena DISURIA atera zaie CP+ 1.22 -rekin; Guztien CP- oso txarra da ondorioz diagnostikoa baztertzeko ez dute balio .
Bigarrenak zati ezberdinak ditu:
a)Erregla baten sorkuntza Sintomak(disuria,nikturia,usai txarreko gernua, edo gernu uherra) eta Tiraren emaitzekin(nitritoak,leukozitoak,hematieak)
b)Erregela honen baliostazea populazio ezberdi batetan .
c)Gernu infezio ez konplikatuen bilakaera naturala
d) Gernu infezio ez konplikatu baten aurrean 5 motatako jarreren azterketa entsegu kliniko baten bitartez.
Beraien ondorioa hau da :Antibiotikoa hartzea atzeratu daiteke jarrera ezberdinak jarraituz baina guri dakokigun galderari erantzuna 2.atalak azaltzen digu sintoma gutxiren aurrean tira egitea lagungarria izan daitekela esanez.
Gure galdera honekin lotua dagoena b) atala da eta sintomen artean disuria (OR=2))eta gernu uherra (OR=2.5)dira esanguratsuenak eta nitritoak (OR=5.6) tiren emaitzen artean
a))atalean sortutako errgelaren balioak hauek izan dira 2 atalean .

ERREGELA KLINIKOA : Disuria+Nicturia CP+1.5 eta CP- 0.4
TIRA ERREGELA: Nitrito positiboa edo leukozito+hematieak positibo edukitzea CP+ 2.2 eta CP- 0.38.

LABURPENA : Sintomekin zalantza baditugu, tira egitea lagungarria izan daiteke positiboa ematen badigu (nitritoak edo leukozitoak+hematieak) baina negatiboa izateak ez du gernu infekzioa dagoenik baztertzen .
RESUMEN : si la sintomatolgia no nos es suficiente , realizar la tira puede ser útil si sale positiva pero si sale negativa no descarta la existencia de ITU.