2014-08-26

AAS + SINTROM mantendu behar da Kardiopatia iskemikoa eta fibrilazioa aurikularra duten pazienteetan?

Marrazkia hemengoa da 

Kardiopatia iskemikoa  egonkorra duten pertsonek, (aldaketarik gabeko aurreko  12 hilabetetan), Azetil saliziliko azidoa hartzen dute kardiobaskular gertakizunak edota heriotza sahiesteko.

Jo dezagun, urte batzuk pasata, fibrilazio aurikularra sortzen zaiola  eta ondorioz, Sintrom hartzen hasi dela. Zer egin AASrekin? hartzen jarraitu ? bertan behera utzi?





Zalantza hau  aurrenekoz sortu zitzaidan duela urte batzuk, 2kardiologori galdetu nien eta batek  AAS mantentze aldearen egin zuen eta besteak kentzearena.

 Gida honek Antithrombotic Therapy for Atrial Fibrillation
Antithrombotic Therapy and Prevention of Thrombosis,
9th ed: American College of Chest Physicians
Evidence-Based Clinical Practice Guidelines  CHEST 2012 ondo azaltzen ditu egoera kliniko ezberdinetan zer egin eta aipatu dudan kasuan AAS kentzeko esaten du, beraz,  antikoagulazioa soilik uzteraen alde egiten du.
Gomendio hau emateko zertan oinarritu diren begiratu dut : 

a) FFAACS 157 laguneko entsegu klinikoa, behar baina lehen bertan bera bukatutakoa,  gaixotasun Kardiobaskularrak sahiesteko eranginkortasunik erakutsi gabe  odol jario kopurua ugaritu zelako .

b) SPORTIF, alborapen arrisku handiko ausarik gabeko ikerketa non antikoagulazioa eta  AAS batera emanda, gaixotasun KB gutxitu gabe, odol jarioak ugaritu zituela antzeman zuten 

c) RELY(Dabigatrán vs Warfarina)  ikerketako pazienteen behaketatik,  antikoagulanteaz gain AAS hartzen zutenek odol jario bikoitza zutela  antzeman zuten.

d) Fibrilazioa urikullarragatik ospitalean zeuden pazienteen artean , Antikoagulazio+ AAS hartzen zutenen artean odol jario larriak edo hilgarraik bikoiztu egin ziren

 Hau ikusita, naiz eta  ebidentzia maila oso ona ez izan, bi botikak batera emateak gaixotasun KBak ez baditu gutxitzen eta aldiz odol jarioak  ugaritzen baditu...garbi dago antikoagulazioa besterik ez genukeela mantendu behar ezta?

2014-08-05

Hepatokartzinomaren BAHEKETA (cribado)gibeleko gaixotasun kronikoa dutenen artean .Ondo ari gara?

Gibeleko gaixotasun kronikoa dutenei, orokorrean,  6 hilabetero alfa-feto proteina analisia eta Ekografia egitea gomendatzen da  Hepatokartzinomaren agertze goiztiarra antzemateko eta ondorioz tratamendu egokiena(ebakuntza etab..) erabiliaz hilkortasuna gutxitzeko . 



Kansagara D-k 2014ean argitaratu duen kalitate oneko azterketa sistematiko honek dionez ez dago ebidentzia nahikorik jarduera honek hikortasuna murritzen duen jakiteko. Bilaketa zabal baten ondoren 18 behaketa estudio eta 4 entsegu kliniko topatu dituzte.
Behaketa ikerketa hauek(estudios observacionales) eta bai Singal AG 2014ean argitaratutako behaketa ikerketen metanalisiak, baheketak(cribado) biziraupena hobetzen duela diote (OR 1.90, 95% CI 1.67–2.17), baina ezinbestekoa dugu esatea ikerketa mota honek muga handiak dituela eta ezin dela ondorioztatu hilkortasuna gutxitzea baheketarekin lotuta dagoenik; horretarako entsegu klinikoak beharrezkoak dira.

Kansagara D-k 4 entsegu kliniko hartu ditu aintzakotzat.

Baheketa bai ala ez 

Txinan egindako kalitate txarreko entseguak (Zhang BH, 2004)  dio, baheketak hilkortasuna murrizten duela (83.2 vs 131.5 x 100.000 personas-años) eta kalitate hobea duen  beste honek (Chen JG, 2003), batezbesteko 62 hilabeteko jarraipena egin ondoren ezezkoa dio. Ezta batek ez du baheketaren ondorio kaltegarririk aipatu ere egiten (adibidez, faltsu positiboak)

Baheketaren maiztasuna 
Topatutako 2 entsegu klinikoek ez dute biziraupenean ezberdintasunik topatu  Ekografia bidezko baheketa 4 edo 12 hilabetero eginez edota 3 edo 6 hilabetero eginez. Ez dago 6 edo 12 hilabeteko maiztasuna alderatzen duen ikerketarik.  

The Cochrane library-n Aghoram R-k 2012an argitaratu zuen azterketa sistematikoak zioen moduan ere, ez dago entsegu klinikoen funtsik baheketa honen oinarri izateko.  

Up to Date-kPrevention of hepatocellular carcinoma and recommendations for surveillance in adults with chronic liver disease kapituloan laburbilduz hau dio 

SURVEILLANCE METHODS — The 2010 American Association for the Study of Liver Diseases (AASLD) guideline on the management of hepatocellular carcinoma (HCC) recommends that surveillance be performed using ultrasonography at six-month intervals 
We suggest that all patients with cirrhosis, regardless of etiology, undergo surveillance for HCC (Grade 2C) very weak recommendation; other alternatives may be equally reasonable.
We suggest that surveillance be carried out with ultrasonography rather than combined ultrasonography and serum alpha-fetoprotein (AFP) determination (Grade 2C). The combined use of AFP and ultrasonography increases detection rates but also increases costs and false-positive rates
We suggest that surveillance be performed with ultrasonography every six months rather than annually (Grade 2B)weak recomendation

Zaila izango da gure jarduera aldatzea baina behintzat jakin behar dugu egiten dugun baheketa honek ez daukala oinarri sendorik berdin egiten jarraitzeko 
Será difícil cambiar nuestra práctica pero por lo menos debemos conocer que, para este cribado no existe evidencia fuerte en la que basarse.