2011-06-30

Alzheimer gaixotasuna okerrera ez joateko dauden botikak gomendagarriak dira?


Osakidetzak argitaratzen duen Eskualdeko Farmakoterapi informazioa (INFAC)-ek oso ongi azaltzen duela uste dugu eta horrela dio :







Azetilkolinesterasa inhibitzaileak (Donezepilo,Rivastigmina,Galantamina) plazeboarekin alderatutako entseguetan eranginkorrak direla adierazi dute narriadura kognitiboa eta eguneroko bizitzako jardueretako hobekuntzean. Bizikalitatean eta egoitzetan sartzearen atzerapenean ez dute hobekuntzarik frogatu ;bestetik, alde kaltegarriak ez ditzagun ahaztu (Parkinson sintomak, gonbitoak,etab...)
Memantinak ere estatistikoki esanguratsuak diren emaitzak frogatu ditu plazeboarekin alderatuta baina klinikoki esanguratsuak diren zalantzan jartzen du txosten berdinak .
NICE -k aldiz botika hauen aldeko gomendio eman berri ditu ,betiere moderatu mailako gaixotasunean (MMSE 10-20).Komenigarria litzake 6 hilabetero eraginkortasuna berraztertzea . Gaixotasun arinean ez dira botika hauek erabili behar.
Neurri ez farmakologikoak papera dute edozein mailako gaixotasunean.

Cochrane azterketa sistematikoak :Galantamina,Donezepilo,Rivastigmina
Eraginkortasuna ADAS-COG testaren bidez (besteren artean) neurtu dute.
Guk galdera hau bota nahi dizuegu: testa ikusita 2 punturen aldea benetan da garrantzitsua?

2011-06-14

DABIGATRAN? SINTROM?




Dabigatran-ek Fibrilazioa aurikularrean erabiltzeko baimena lortu berria du;hau dela eta, populazio honetan egin zen RE-LY idazkia gogora ekartzea egokia iruditu zaigu eta Dabigatranek sor ditzaken odol jarioei buruz argitaratu berria den idazkia ere;
hemen duzue datu batzuen laburpena


2011-06-10

Erredurek sortutako babak lehertu behar dira ala ez?

Erantzuna PREEVID zerbitzuak eman digu SARGENT RL. egindako azterketa narratiboa oinarrituz eta Esteban S-k 2010ko Enfer Clin aldizkarian azaltzen duena ; bertan,drainatzearen alde egiten du, mina gutxitzeko,infekzioa sahiesteko eta sendaera azkartzeko.
Guztiak aipatzen dute gaur egun ez dagoela gai honi buruzko kalitatezko entsegu klinikorik eta etorkizunean egitea beharrezkoa dela.