2016-01-31

Liseri aparatuko odol jarioa eduki eta gero zer egin antigatzatzailearekin?



      Oraingo honetan, paziente bati eta bere familiari erabaki garrantzitsu bat hartzen lagundu behar diogu hori eskatu digutelako. Gauza da, fibrilazio aurikularra antzeman diotela  bihotzeko ezintasunagatik ingresatua egon berri denean eta Sintrom hartzen hasteko gomendatu dio kardiologoak vaina pazienteak gogorik ez .
     Aurretik esan beharra dago pertsona honek 80 urte dituela eta  gaixotasun asko ere; hauen artean biriketako gaixotasun butxatzaile kroniko larria, hipernefroma, bihotzeko ezintasuna, arteriopatia periferiko larria, izugarrizko hernia sabel aldean eta ultzeraren ondoriozko liseri aparatuko odol jarioaren aurrekaria. Horrez gain, baxoerditan ibiltzea oso gustokoa du eta egunean 6-8 izango dira hartzen dituenak!
      Kasu honetan odol jarioa ez da izan antigatzailearen ondorioz baina, kasurako, baliogarria zaigu, duela urte batzuk egindako, honako txosten hau, antigatzatzailean hartzen ari den norbaitek odol jarioa eduki ondoren aurrerantzean zer egin erabakitzen  lagun zezan . Bertan, ikus daiteke ez dagoela froga sendorik  oinarritzeko eta iragarpen klinikorako erregela bidez , antigatzatzailea jartzearen  onura eta kalteen arteko oreka baloratzea proposatzen genuen aukeren artean.
Kalkulu horretarako SPARC Tool tresna erabili dugu 

CHADS2 3 ; CHADsVASC  5 eta HAS-BLED 5ekoa du  gure paziente honek





IKTUSA/TRONBOSIA IZATEKO
ARRISKUA URTEBETEN
ODOL JARIOA IZATEKO ARRISKUA URTEBETEN
TRATAMENDURIK GABE
%9.9
% 0.6 populazio orokorraren datua
WARFARINA HARTUZ
%3.3
%8.6
HAS-BLED eskalaren arabera
AAS HARTUZ
%7.7
 % 1.1
populazio orokorraren datua



     Datu hauek ikusita , pazientea oso konbentzituta joan da sintrom hartzeari uko eginez; haren ordez, orain arte bezela, AAS hartzen  jarraituko du.

     Hau ez dator bat alerta baten bidez  Staerk L 2015 estudioak ondorioztatzen duenarekin. Danimarkan, fibrilazio aurikular ez balbularra eta liseri aparatuko odol jario ondorioz ospitalean egondako 4602 paziente  5 urtetan jarraitu ondoren , aukera ezberdinen artean eta tratamendurik hartu gabegoekin alderatuta , emaitza hoberenak lortzen dituen  tratamendua, antigatzatzailearekin berriro hastea  dela esaten du, hilkortasun eta trombosi gutxien sortzen duelako nahiz eta odol jario ugariagoak izan  . Datu berdintsuak IBP hartu edo ez hartuta ere.

HILKORTASUN OROKORRA HR 0.39(0.34-0.46)
TRONBOSIA     HR 0.41(0.31-0.54)
ODOL JARIOA   HR 1.37(1.06-1.77)
Kohorte honetako pazienteek batezbesteko  CHAD2 2.1(1.2),CHADs-VASC 3.6(1.5) eta HAS-BLED 2.6 (1.0)koa zuten

What this study adds Among patients with atrial fibrillation who experience gastrointestinal bleeding while receiving antithrombotic treatment; subsequent restart of oral anticoagulation alone was associated with better outcomes for all cause mortality and thromboembolism compared with patients who did not resume treatment. This was despite an increased longitudinal associated risk of bleeding


Kohorte osoa kontuan hartuta, edozein dela aukeratutako tratamendua edo  tratamendurik ez hartzea, 2 urtetara, %39.9(1745)hil ziren,%12k(526)tronbosiren bat eduki zuten,%17.7k garrantzizko odol jarrioa  eta %12.1ek  (546)berriz izan zuten liseri aparatuko odol jarioa.Ikusten dugunez, orokorrean, arrisku handiko populazioa da