2016-07-21

Zaila egiten zaigu BIHOTZ-GUTXIEGITASUNA lehen arreta mailan artatzea?


Bilaketa berezirik egin gabe, alerta bibliografiko  bidez iritsi  zaizkidan artikulu batzuk irakurri ondoren, gaurko sarrera honetan  bihotz-gutxiegitasunari buruzko ohartxo batzuk  eskeini nahi dizkizuet.

Trullas JC 2016ean Revista Clinica españolako artikuluan dio bihotz-gutxiegitasunaren diagnostikoa egitea eta beste gaixotasunetatik bereiztea sintoma eta zantzu fisiko bidez zaila dela  eta beharrezkoak direla proba osagarriak
HTA agentziak sintomek, explorazioek eta proba osagarriek , diagnostikoa egiteko zenbaiterainoko ahalmena dutenari buruzko informazioa ematen digu.


Síntoma/signo
Sensibilidad
Especificidad
CP+
CP-
Hº IAM
26
89
2.37
0.82
Disnea
87
51
1.79
0.31
Ortopnea
44
89
3.91
0.63
Edema.
53
72
1.89
0.66
Presión venosa elevada
52
70
1.73
0.68
Cardiomegalia
27
85
1.8
0.74
3º ruido
11
99
12.1
0.90
Crepitantes
51
81
2.64
0.61
Hepatomegalia
17
97
5.6
0.17


P.Complement.
Sensibilidad
Especificidad
CP+
CP-
EKG anormal (amplia definición)
0.89
0.56
2.03
0.19
Rx Tórax anormal
0.68
0.83
4.07
0.38
Indice cardiotorácico >50%
0.67
0.76
2.73
0.44
BNP datos de 5 estudios en AP
Emergencias
0.84
0.93
0.73
0.74
3.12
3.57
0.22
0.09
NT-pro BNP
0.93
0.65
2.7
0.11


Un EKG totalmente normal ayuda a descartar IC pero la anormalidad no ayuda al dco
Una Rx  anormal ayuda  moderadamente ,pero una RX normal no descarta el dco de IC
Peptido natriurético normal ayuda a descartar  pero el anormal no ayuda al dco . 



Trullasen beste artikulu honek  diuretikoen erabirelari buruzko xehetasun interesgarriak erakusten dizkigu. Lehen arretan etxean artatzen ditugun pazienteak ditugu eta  diuretikoen dosia egokitzea maiz suertazten zaigu. 
Honen harira, duela gutxi zainketa aringarriari buruzko ikastaro bat egien dugu Tolosaldean eta han ikasi genuen beharrezkoa izango balitz, jarri izan dutela Furosemida anpoila bat 8ordutik behin larruazalpeko sistemarekin. Honen bidez hospitaleratzeak sahiestu ditzakegula uste dut.

Behin eta berriro entzuten dugu zein garrantzizkoa den ospitaletik atera ondoren, medikuez gain, pazientea berak edo familiak zaintzaren ardura hartzea eta gaixotasunak okererra egiten duen antzeman goiztiarra izateak. Miro 2016 idazlanak, beste datu interesgarrien artean, gaixotasunaren  ezaguera eskasa dela dio.
Osakidetzak, norberaren zaintza sustatzearen aldeko txostenak landu ditu; hona hemen bihotz-gutxiegitasunarena 



2016-07-12

Gaixotasun kronikoak artatzeko "RUTA"k edo "GPS"ak merezi dute?

Gaixotasun kroniko arlo honetan,gaixotasun horiek hobeto artatzeko  eta  batez ere ospitaleratzeak gutxitzeko asmoarekin, azken urteetan, lehen arreta eta espezialisten artean adostutako protokoloak egin dira. 
Egitasmo honen barruan, osasun zentro bakoitzak Barne medikuntzako mediku baten babesa eta aholkuak jasotzeko aukera ere badu.
Tolosaldean duela 2-3 urte egin ziren protokolo hauei  bultzada nahikoa eman ez zaienez,  berraztertu eta abian jartzeko unea  iritsi dela dirudi.


Talde honetako mediku eta erizain bati bihotzeko ezintasuna artatzeko "ruta" aztertzea suertatu zaigu 

Honen harira galdera hau sortu zaigu :

Protokolo hauek erabiltzea eraginkorrak dira bihotzeko ezintasunaren ondoriozko heriotza eta ospitaleratze tasak murrizteko?


 Comín-Colet J eta kolaboratzaileek 2014ean argitaratutako  idazlan honek baiezkoa dio 2005-2011ko tartean, atzera begirako kohorte honetan, bihotzeko ezintasunagatik ospitaleratutako 56742 paziente aztertu eta gero.
Honako emaitza  esanguratsuak ikusi dituzte 

Hilkortasuna HR 0.92( 0.86-0.97)
Ospitaleratzeak HR 0.71(0.66-0.76)

Idazlanak, protokoloaren xehetasunak ematen dizkigu 2.taulan. Bereziki interesgarria iruditu zait osasun zentro bakoitzean mediku eta erizain erreferente gisa edukitzearen aholkua.