2016-07-12

Gaixotasun kronikoak artatzeko "RUTA"k edo "GPS"ak merezi dute?

Gaixotasun kroniko arlo honetan,gaixotasun horiek hobeto artatzeko  eta  batez ere ospitaleratzeak gutxitzeko asmoarekin, azken urteetan, lehen arreta eta espezialisten artean adostutako protokoloak egin dira. 
Egitasmo honen barruan, osasun zentro bakoitzak Barne medikuntzako mediku baten babesa eta aholkuak jasotzeko aukera ere badu.
Tolosaldean duela 2-3 urte egin ziren protokolo hauei  bultzada nahikoa eman ez zaienez,  berraztertu eta abian jartzeko unea  iritsi dela dirudi.


Talde honetako mediku eta erizain bati bihotzeko ezintasuna artatzeko "ruta" aztertzea suertatu zaigu 

Honen harira galdera hau sortu zaigu :

Protokolo hauek erabiltzea eraginkorrak dira bihotzeko ezintasunaren ondoriozko heriotza eta ospitaleratze tasak murrizteko?


 Comín-Colet J eta kolaboratzaileek 2014ean argitaratutako  idazlan honek baiezkoa dio 2005-2011ko tartean, atzera begirako kohorte honetan, bihotzeko ezintasunagatik ospitaleratutako 56742 paziente aztertu eta gero.
Honako emaitza  esanguratsuak ikusi dituzte 

Hilkortasuna HR 0.92( 0.86-0.97)
Ospitaleratzeak HR 0.71(0.66-0.76)

Idazlanak, protokoloaren xehetasunak ematen dizkigu 2.taulan. Bereziki interesgarria iruditu zait osasun zentro bakoitzean mediku eta erizain erreferente gisa edukitzearen aholkua.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario