2013-12-23

Sojari buruzko Cochrane azterketa sistematiko berria

2010ean egindako sarreran  esaten genuenarekin bat dator Lethaby A-k argitaratu berri duen Cochrane azterketa sistematiko berri hau

2010 :Dagoen ebidentziarekin, menopausiak sortu ditzaken sintomak arintzeko soja edo fitoestrogenoak erabiltzeko oinarri zientifiko sendorik ez dagoela esan dezakegu
2013: ez dago ebidentzia erabakigarririk fitoestrogenoak menopausiako beroladiak gutxitu edo arintzen dituenik esateko. bereziki Genisteinaren onurak gehiago ikertu beharko lirateke . 


AUTHORS' CONCLUSIONS:
No conclusive evidence shows that phytoestrogen supplements effectively reduce the frequency or severity of hot flushes and night sweats in perimenopausal or postmenopausal women, although benefits derived from concentrates of genistein should be further investigated

2013-12-10

HOMEOPATIAREN GAIAK URAK NAHASTU DITU

IRUDIA HEMENDIK ATERA DUGU 



 Berri honek urak nahastu ditu eta honen  aurrean  Estatu mailan mediku blogero talde batek adierazpen bat argitaratu dute  Euskerazko bertsioa hemen duzu  eta beste hizkuntzetan hemen

2013-12-03

Bihotzekoen kontrako txertoa ? 


Gripearen kontrako txertaketaren eraginkortasunaren eztabaidan sartuak , interesgaria iruditu zaigu Jacob A. Udell et al. ek 2013 an egindako Metaanalisia : "Association between Influenza Vaccination and Cardiovascular Outcomes in High-risk patients".
Bilaketa sakon baten ostean geratzen dira 12 Entsegu Kliniko eta hoietatik 6 dira plazeboaren kontra bakarrik (eta 6 beste txerto experimentalen kontra). Bi baino ez ziren Kalitate handikoak eta gainera ez dute partehartzaile asko.
Txertatuen artean , gehienak gaixotasun kardiobaskularrrekin (KB), gertakari KB gutxiago egon ziren kontrolen artean baino : Arrisku Erlatiboa o,64 , Tratatu Beharreko Kopurua (TBK edo NNT) 38-124.
Hala ere garbi dago emaitza hau gertatu berriko Sindrome Koronario Akutua pairatu dutenek bultzatua dago TBK batekin 6 eta 13 artean.
Ilkortasunean alde esanguratsurik ez zen egon.

Gripearen kontrako txertoak Gertakari KB Handiak gutxitzen ditu Gertatu berria Sindrome Koronario Akutua duten gaixoetan.

La vacuna antigripal disminuye los Eventos CV Mayores en pacientes de Alto Riesgo Cardiovascular pero sobre todo por su efecto en pacientes con un SCA Reciente.
I