2015-08-27

ARIKETA FISIKOA  MIN OSTEMUSKULAR KRONIKOAN
 
Marrazkia hemendik lortu dugu 
Ohikoa da gure kontsultetan ariketa fisikoa egiteko gomendioa ematea bai argaltzeko, hipertentsioa edo/ta diabetesaren kontrola hobetzeko, orokorrean estresa gutxitzeko, etab. Baina,  osteomuskular  min kronikoa dutenenentzako onuragarria da? Kasu hauetan, parazetamolak  ezer gutxi egiten duela esan genuen aurreko sarrera batean eta  askotan antiinflamatorio ez esteroideoak emateak  arazoak sor ditzakenez, ezin ditugu arin eman .
Alerta bibliografiko baten bidez  iritsi zaigun O’Conor SR-k 2015ean argitaratutako idazlanak dionez, ariketa fisiko aerobikoa onuragarria da min kronikoa murrizteko eta  norberaren funtzionaltasuna  hobetzeko.
Taldean aztertu dugu idazlana  eta orokorrean azterketa sistematikoaren metodologia ona dela iritzi dugu honako irizpide hauetan oinarrituz :
·        2014ko martxoaren  bitarteko  hizkuntza murrizketarik gabeko bilaketa zabala  egin dute .
·        Sartu dituzten entsegu klinikoen kalitatea aztertu dute ; gehienak tamaina txikiko laginekoak  dira
·        Heterogeneotasuna aztertu dute .
Guztira 26 entsegu aukeratu dituzte baina metaanalisirako 17besterik ez dituzte sartu. Zergatiak azaldu dituzte.
Ariketa fisiko aerobikoa ez da berdina entsegu guztietan baina %73etan ikuskatutako ariketa izan da.
Mina modu  araupetu batera  (0-100 eskala) bihurtu dute konparaketak egitearren :
EMAITZAK

Minaren murrizketa                                          
Norberak antzemandako
Funtzionaltasuna  
Epe motzean (<8 aste)
-5.31  (-8 ;-2.56)   I 0%

-6.46 (-12;-0.95)       I 65%
Epe ertainean (2-12 hilabete)
-7.92  (-12.37;-3.48)  I 47%

-9.31 (-14;-4.61)      I 71%
Epe luzean (>12 hilabete)
Ez esanguratsua   I 43%

-5.22 (-7.21;-3.23)   I 73%

  • Ikusten duzuenez, estadistikoki esanguratsua atera da gehienetan baina klinikoki hain puntu gutxien aldea esanguratsua da ere?
  • Baldin eta hobekuntza eskaxa ekarri, ia ondorio kaltegarririk  ez duenez, gomendioa ematea ondo dagoela ondorioztatu dugu taldekoek . 

2015-08-14

EZETIMIBA: terapeutikan leku bila? IMPROVE-IT estudioa



Mills EJ, 2011 estudioan ,azpitalde analisi batean, Sindrome koronario akutuan estatina dosi moderatuarekin alderatuta, dosi intensiboa ematearen alde atera zen.
Hilkortasun orokorra AE(arrisku erlatiboa) 0.75 [0.59-0.94] 
TBK ponderatua 119(63-1364) urtebetez tratatu beharrekoak hildako bat sahiesteko.
Koronario hilkortasunaren arriskua : %2.6 vs %3.5
        Arrisku absolutua murrizketa :%0.92ren(0.2-1.6) 
        TBK (tratatu beharreko kopurua gertakariaren ondorioz hildako bat sahiesteko 
        109(61-500)
Estudio honetan  oinarrituta, INFAC honetan, Koronario sindromeko une akutuan estatina dosi altuak ematearen alde gomendatzen dute baina, era berean esaten dute, gaur egun, ez dagoela estudiorik dosia jaisten noiz hasi behar den esateko.



Honen harira, 2015eko  Ekainean NEJMn argitaratutako  MERCK laborategiak diruz hornitutako IMPROVE-IT entsegua aztertuko dugu gaurko honetan . 
Estudio honetan , Ezetimiba, Simvastatinari erantsita koronario gertakariaren une akutuan, onurak areagotzen dituen edo ez aztertu nahi izan dute.

 P(pazienteak) : 50uretik gorakoak, S.koronario akutu izan berriak eta  ezaugarri hauetako edozeinekin:
DM2,Infartu aurrekaria,gaixotasun arteriala,.. eta LDL kolesterola 50-125tartekoa
 Paziente mota batzuk baztertu zituzten estudiotik; adibidez giltzurruneko edo gibeleko ezintasuna zutenak edo estatina 40mgtik gorako dosia hartzen zutenak
 I.(Intervención) Simvastatina 40mg +Ezetimiba 10mg
C. (Comparación) Simvastatina 40mg.
O. (Outcome)
Aldagai nagusia(konbinatua) : hikortasun kardiobaskularra(KB)+gaixotasun koronarioa+rebaskularizaioa+iktusa
2.mailako aldagaia asko eta  botikek sortutako ondorio kaltegarriak ere aurreikusi dituzte .

Metodologia aldetik entsegua kalitate oneko da.

Batazbesteko 56hilabetetan jarraitu zituzten pazienteak baina bidean
 %46k estudioa utzi egin zuten(arrazoiak ez dituzte argitu); diotenez,  hauek gertakariren bat izan zuten edo ez jakin dute %91n kasutan eta hilkortasunaren datua %98tan.

EMAITZAK
Aldagai nagusia (marrazkian grafikoki azaltzen da)
 Interbentzio taldean 32.7 
Kontrol taldean 34.7
Diferentzi absolutoa (RAR) %2
HR :0.936(0.89-0.99)
TBK (tratatu beharrkeo kopurua)=NNT 55 (32-359) 
Hikortasunari dagokionez kardiobaskularra zein orokorra, 2 taldeen artean  ezberdintasunik ez da azaldu.  Botikek eragin zezaketen ondorio kaltegarrietan ez dago ezberdintasunik ezta ere.


              BERDEZ :  gertakaririk izango ez duteneen kopurua 
GORRIZ:gertakaria izango dutenen kopurua Simvastatina 40mg +Ezetimiba 10mg hartuz 
                                                             HORIZ Simvastatina 40mg +Ezetimiba 10mg hartuz sahiestea espero den gertakari kopurua 


Gaur egun  estatina dosi altuagotan erabiltzen da kasu hauetan , beraz , jarrera aldatu beharko genukeen edo ez  erabakitzeko, ez al zen  estatina dosi altuekin alderatu behar botika bikoitza berri hau?


2015-08-12

ASPIRINAK ez du eraginkortasun zuzenik erakutsi Arteriopatia periferikoa duten Diabetikoen kasuan

Lehen mailako arretan, ohikoa da diabetikoei hankak gertutik begiratzea konplikazioak saihesteko. zer egin orkatil-beso adierazlea alteratua dagoenean?

Aldakortasun handia dago literatura zientifikoan ;  AAS gomendatzen duten elkarteak ,zeharkako ebidentzian oinarritzen dira.. Up To date eta The antiplatelet trialists Collaboration(APTC)-ek egindako metaanalisia AAS-ren alde azaltzen dira, baina ez dute aipamen berezirik egiten diabetesa duten gaixoen inguruan. Aldiz, Berger-en metaanalisiak entsegu gehiago hartu ditu kontutan eta ez du onurarik antzematen aspirinaren erabilerarekin. Geroztik, Fowkes  eta Beradis-ek arteriopatia periferikoa duten diabetikoetan egindako entseguak ere ez dute aspirinaren onurarik topatu lehen mailako prebentzioan . Belch-ek POPADAD ikerketan ez du onurarik topatu sintomarik gabeko arteriopatia + diabetesa dutenen artean.
Bilaketarekin jarraituz, PICOTAMIDAk(600mg/12orduro), tromboxano inhibiltzaileak, arteriopatia duten diabetikoetan, aspirinaren aldean (320mg) hilkortasun orokorra gutxitzen duela (%2.5 bi urtetan; TBK 40) odol jario gutxiago sortuz, dio Neri Sernerik 2004ean argitaratutako DAVID entsegu kliniko bakarrean. Ikerketa gehiagoren beharrak eta gure inguruan gaur egun eskuragarri ez dagoenez, kasu hauetan zerbait ematearren KLOPIDOGREL-a erabiltzera eramaten gaitu CAPRIE ikerketan oinarrituaz.