2013-11-29

GLICOPIRRONIO BROMUROA EZ DA TIOTROPIOA BAINA HOBEAGOA BGBK (Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa)KASUETAN


 Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) kasuan TIOTROPIOAK, gaixotasun honek ekar ditzaken   larritzeak gutxitzeaz gain,arnas funtzioa eta bizi kalitatea  hobetzen dituela erakutsi zuen UPPLIF izeneko entsegu klinikoan.

Atera berri den Glicopirronio bromuroa, Tiotropioa baina hobea den galdera otu zaigu . Erantzuna  lortzearren, GLOW2 entseguaren azterketa kritikoa egin dugu gaur, taldeko saioan.
Entsegu honetan, zoriz banatu ziren  BGBK zuten 40 urtetik gorako  1066 paziente, Glikopirronio, plazebo edo tiotropio taldeetara 2/1/1 proportzioan eta 12 astetara  FEV1 neurtu zieten (lehen mailako aldagaia).
Bigarren mailako aldagaien artean  disnea maila,  gaixotasunaren larritzeak eta segurtasuna neurtu zituzten  1,12 eta 52  astetara. 
Kalitate aldetik hau esan dezakegu :
-Taldeak antzekoak suertatu ziren hasieran. 
-Zoria  nola egin duten ez dute azaldu. 
-Itsutasuna gorde dute Glikopirronio eta plazeboarekin baina ez tiotropioarekin

EMAITZAK

Plazeboarekin alderatuta aldagai guztiak Glikopirronioaren alde ateratzen dira baina Tiotropioarekin antzekotasuna azaldu du.

RESULTADOS

Comparado con placebo el bromuro de glicopirronio resultó mejor en todas las variables pero no ha demostrado diferencias significativas respecto a tiotropio 


2013-11-14

KRIOTERAPIA MUKOSITISAREN PREBENTZIOAN


Mukositisa,gaixo onkologikoen ohizko konplikazioa izaten da.
Datu base ezberdinetan hainbat bilaketa egin ondoren, estudio batzuk aurkitu ditugu eta horien artean Cochrane Plus-eko errebisio sistematiko bat: “ Helen V Worthington” (aurretik aipatutako ikerketak biltzen dituena) eta eguneratuagoa dagoen beste errebisio bat “Peterson DE-rena”.
Errebisio hauetan krioterapiaren erabilera gomendatzen dute ( ebidentzia ahularekin). Hala ere estudio gehiago egitea gomendatzen dute paziente gehiagorekin eta hobeto diseinatuta

La mucositis es una de las complicaciones más frecuentes de los pacientes oncológicos durante su tratamiento.
Tras hacer búsqueda en diferentes bases de datos hemos encontrado varios estudios y, entre ellos, una revisión sistemática de la Cochrane Plus: "Helen V Worthington" (que incluye los estudios anteriormente citados) y otra revisión más actualizada de "Peterson DE".
En estas revisiones recomiendan (con nivel de evidencia débil) el uso de la crioterapia . No obstante aconsejan realizar nuevos estudios con mayor número de pacientes y mejor diseñados.

2013-11-07

NOLA JOKATU, SINTOMARIK GABEKO DIABETIKO BATI ORKATIL/BESO INDIZEA ALTERATUA TOPATUZ GERO.


Lehen arretan, orkatil/beso indizea diabetiko batzuen kasuan egiten da, beti ere hankaren itxura okerra,tenperatura hotza edo pultsu falta antzemanez gero . Adierazle honen balioari buruzko galderak sortu zaizkigu eta US Preventives Task Force-k 2013an (laburpena/testu osoa) argitaratutako kalitate oneko azterketa sistematikoak  galdera hauen erantzunak ematen dizkigu :

1.-Orkatil/beso indizea baliozko diagnosi proba da sintomarik gabeko pertsonen kasuan?


Sentikortasun exkaxa (%15-20koa) baina espezifikotasun handikoa (ia %100koa) azaldu du Suedian egindako kalitate baxuko ikerketa batek. 

2.-Orkatil/beso indizea alteratuak balorerik badu gaixotasun kardiobaskular adierazle bezela?
Bai. 18 kohorte aztertu ondoren  indizea 0.90 azpitik edukitzeak badu zerikusia, etorkizunean, gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskuarekin, gizonetan zein emakumetan, 
Beti ere, ikerketa mota hauen mugak kontuan hartu beharrekoa dira, talde alderatzaile jarraipenen luzaera eta definizoen arteko ezberdintasunagatik.

3.-Indizea alteratua baina sintomarik gabekoei, tratamendu goiztiarra jartzeak  kaltea  baina onura  gehiago  dakar?  

Aspirinak ez du eraginkortasunik erakutsi gaixotasun KB sahiesteko garaiean. 2010ean blogean egindako sarrera honetan azaldu genuen bezela ; bertan ere esaten genuen gisa, AHRQ 2013an argitaratutako txostenak dio Klopidogrela, aspirina baina eraginkorragoa dela, CAPRIE ikerketan oinarriturik