Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2011-04-26
Antibiotikoa ematea atzeratu daiteke gernu infekzio ez konplikatuetan?
Little P-k 2010ean argitaratutako idazlan honek 5 motatako jarrerak aztertzen ditu gernu infekzio ez konplikatua antzeman diogun emakume baten aurrean . Metodologia aldetik erdi mailako kalitatekoa da .
Aukerak hauek dira.
1.- 2 sintoma edo gehiago edukiz gero Antibiotikoa(ATB) eman ,gainerakoan ez .
2.- gernu tira erreaktiboa egin eta Nitritoak positibo edo leukozitoak+hematieak positiboak izanda,ATB eman , bestela ez eman .
3.- gernu lagina jaso eta emaitzak iritsi arte tratamendu sintomatikoa eman,ATBrik ez.
4.- Zuzenean ATB atzeratu 48ordu.
5.- ATB zuzenean eman ;azken hau kontrol moduan,alderatzaile gisa alegia.
4 estrategiak , 5.rekin alderatuta, ezberdintasun esanguratsurik ez dute topatu sintomen larritasunean (emaitza nagusia) baina bai ATB erabili duten paziente kopuruan(2.mailako emaitza) .Hau dela ta beraien gomendioa da :
a)ATB atzeratu eta 48 ordura sintomarik ez bazaio pasa ATB hartu .
b) Tira erreaktiboaren emaitzetan oinarritu eta ATB eman positiboa bada .
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario