2014-04-14

NEUMOKOKOAREN AURKAKO TXERTU KONJUGATUA, HELDUEN KASUAN, EZTABAIDAGAI



Eusko jaurlaritzako osasun sailak  neumokokoaren aurkako poliskarido txertoa gomedatzen du 65urtetik gorako heldu guzietan eta 65urtetik beherakoen kasuan, arrisku talde baten parte badira.

2007an txerto honi buruz egin genuen azterketan , aldagai klinikoei zegokionez, emaitza kontrajarriak nabarmendu genituen .

2013an Cochraneko azterketa sistematiko batek (Moberley  S.) 18 entsegu kliniko eta 17 kohorte aztertu ondoren, gaixotasun inbaditzailea gutxitzeko, txerto polisakaridoa eraginkorra zela ondorioztatu zuen baina entsegu klinikoak aparte hartuz gero emaitzak ez dira hain argiak ; era berean dio, neumonia eta hilkortasunik ez duela gutxitzen.

Advisory Committee on Immunization Practices (ACIP)dion bezela, 2011ean FDAk neumokokoaren aurkako, 13 serotipo dituen txerto CONJUGATUA  50urtetik gorako helduei ematea onartu zuen, neumonia kasuak eta gaixotasun inbaditzailea sahiesteko helburuarekin.
inmunologia eta antigorputzen tituluen datuetan oinarrituz.
Espainiako medikamenduen agentziak  txerto honi buruzko informazio zehatzak  ematen dizkigu  .
Honen harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak,  kasu berezietan gomendatzen du txerto mota hau;  hau da , gaixo onkologikoetan, barea kenduta dutenen kasuan, IHESA dutenei, dialiasian daudenei, inplante koklearra dutenei, Likido zefalorakideoko fistula dutenei edota neumokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailearen aurrekaria dutenei.

Bestalde, 16 elkarte zientifikoen artean , SEMFYC barne, adostu duten txostenean  askoz zabalagoak diren gomedioak ematen dituzte eta ondorioz, txertoa erretzailei, Diabetesa dutenei edota Asma dutenei, beste kasuen artean , txerto konjugatua ematea aholkazten dute baina
beste batzuk , Extremadurako Osasun saileko botiken ebaluaketa egiten dituen taldeak esaterako, arrisku faktorerik gabeko 50 urtetik gorakoen kasuan erabilpen zabalaren aurka gomedatzen du, beti ere, proba gehiago behar direla adieraziaz.

Bukatu berri den CAPITA (protokoloa)  entsegu klinikoak, 65 urtetik gorako 85.000 lagunen artean 13 serotipo dituen txerto konjugatuak , plazeboarekin alderatuta neumonia sahiesteko eraginkorra den aztertu du eta  zalantzak argitu dizkigulakoaren itxaropena dugu.

Gaztelaniaz irakurri nahi izanez gero hemen egin klik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario