Lan eta lan gabiltza.
Irakurri eta irakurri ere bagabiltza baina blogean idazteko paradarik ez!
MINERVA datu basetik datozkidan alerta bibliografiko bidez iritsitako artikulu interesgarri batzuen berri ekartzen dizkizuet oraingo honetan :
1.- OXIBUTININA eraginkorra da gehiegizko izerdi kasutan?
HDSS eskalan 2 puntu edo 2puntutik gora dutenen kasuan Oxibutinina 2.5 miligramorekin hasi eta pixkana 7.5 miligramoraino igoaz, 6 aste barru, eskalan gutxieneko puntu bat gutxitu dutenen kopurua handiago da plazeboarekin alderatuta : %60vs%27.
Esan beharrekoa da baita ere, oxibutininaren taldekoen artean ahoko lehortasuna esanguratsuki maizago gertatu zela %43 vs%11.

2.-Sintomarik gabeko behazuneko harriak antzemanez gero,
nola jakin konplikatuko den eta hari eskeini ebakuntza?
Shabanzadeh DM-ek eta laguntzaileek , 17.4urtetan Danimarkako 3 kohorte jarraitu eta gero konplikazio arriskua oso baxu zela antzeman zuten .
Konplikazioak edukitzeko arrisku faktore garrantzitsuenak honako hauek izan ziren :
Harria >10mmtik gorakoa izateak Kolezistitis akutua izateko arriskua areagotzen du HR 9.49 (2.05-43.92)
Harri bat baina gehiago edukitzeak , konplikazioen arriskua biderkatzen du HR 2.52(1.05-6.04)
Emakumezkoa izateak babestu egiten du
Diabetesa edukitzearekin loturarik ez zuten topatu .