2011-02-23

Zenbatero aldatu beharko litzateke iraupen luzeko maskuri zunda, hiru hilabetetik behin ala lehenago?

Iraupen luzeko maskuri zunda aldatzeko epeei buruzko iritzi desberdinak daudela ikusita eta bilaketa egin eta gero, preeviden bilatu dugu gure galderari dagokion erantzuna.
Ikerketa aproposena kasu honetan entsegu klinikoa izango litzake, baina topatu ez dugunez, adituek esandakoan oinarritu behar izan gara. Hau da gomendioa, zunda aldatu behar da:

1. Zunda egileek aholkatutako epeetan, normalki 12 astetik behin.

2. Lehenago, arazo klinikoak egonez gero.

Gernu zundaren mantenuak garbiketa berezirik behar al du?


Gure galdera egituratua:
P: Gernu zunda daraman pazientea
I: Meatuaren garbiketa antiseptikoa erabiliz (adib. Povidona)
C: Ohiko garbitasun pertsonala
O: Gernu infekzioak

Valentzian egindako gida batean, xaboi ura erabiltzea nahikoa dela dio Ingalaterran egindako azterketa sistematiko batean oinarriturik (epic2). Azken honek hartzen du erreferentzi gisa Burke-k egindako entsegu klinikoa. Gure zentroan, idazlan honen azterketa kritiko bat egin ondoren, kalitate baxukoa dela deritzogu, beraz, gomendio sendorik ezin diogu eman galdera honi,baina datuak meatuaren garbiketa berezirik ez egitearen alde dijoaz.
Bilaketa osatu nahi izan dugu gaur egun arte eta Huth-ek 92an argitaratutako kalitate oneko entsegu hau topatu dugu. Kasu honetan sulfadiazina argentikoa alderatu du ohiko garbitasunarekin eta ez du ere onurarik topatu.

2011-02-21

ANTIIFLAMATORIO EZ ESTEROIDEOEK (AIEE) MENORRAGIA GUTXITZEKO ERAGIN MODERATUA DAUKATE.

Iritzi berakoak dira UP to DATE eta Clinical evidence , eta biek 2008 ko Cochrane Errebisio batera eramaten gaituzte.


AIEE-en artean ez dirudi alde nabarmenik dagoenik , nahiz eta Mefenamiko azidoa ikerketuena izan. Traxenamiko az. , danazola, eta Levonorgestrel duen Umetoki Barneko Gailua (UBG=DIU) eraginkorragoak dira. Hala ere ikerketak urriak eta botere estatistiko gutxikoak dira.

2011-02-11

6 orduko muga egokia al da zauriak josteko garaian?


Orain arte zauri baten aurrean sei ordu pasaz gero ez josteko esan digute infekzio arriskuagatik. koorteko aurrikuspen ikerketa honek esaten du denbora ez dela faktore adierazgarria baina bai zauriaren kokapena (batez ere gorputz-enborrean eta hanketan), bere luzaera eta pertsonen adina.

2011-01-20

Metformina eta B12 Bitamina






2010ean argitaratu eta metodologikoki ongi dagoen entsegu kliniko batek dio Metformina denbora luzean hartzen dutenen artean B12 Bitamina maila gutxitu egiten dela eta tarteka neurketak egitea merezi ote duen aipatzen dute ,gutxitze hori zuzuentzeko . Murtziako PREEVID zerbitzuak ederki laburtu du gai hau.

2011-01-03

urte berri on









Egunon : bolara txarra daramagu...ordezkapenik gabe, eguneroko agenda beteak...denbora exkasa talde lana egiteko .
Jai hartu dugu gure arteko bileretatik Urtarrilaren 18rarte .
Urte berria asmo ederrekin has dezagun, Laura lagunak bidalitako filmina hauetan adierazten den bezela

2010-12-20

D bitamina "modan " jarri da



Azken aldi honetan D Bitamina gero eta maizago ikusten ari gara espezialista batzuen analisi eskaeretan ( ondorioz tratamenduak noski) . Kanadan egindako gida honek alde batetik dio ez dela ongi ezagutzen zein den odoleko D bitaminaren maila aproposa ezta gehigarrien beharra ere;
bestalde baheketa egitearen aurka azaltzen da . Hori dela eta, Donostia ospitaleko laborategian egin dugu kontsulta eta Kanadakoekin ados egoteaz gain hau diote : gaur egun D Bitaminaren neurketa bateraturik ez dago , laborategi ezberdinetako emaitzak ez datoz bat eta teknika berriak aztertzen ari direnez , jarrerarik egokiena itxarotea da.