Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2010-08-17
SOJA ETA MENOPAUSIAKO BEROALDIAK
Gai jakiña izan arren, errepasatzea pentsatu dugu Tolosako Osasun Zentroan. Idazlan ugari daude gai honi buruz eta Cochrane liburutegian argitaratu diren 2 azterketa sistematiko(Huntley,Krebs) aukeratu ditugu. Azterketak ongi eginak daude baina barne dauden entsegu klinikoak kalitate baxukoak dira.
Dagoen ebidentziarekin, menopausiak sortu ditzaken sintomak arintzeko soja edo fitoestrogenoak erabiltzeko oinarri zientifiko sendorik ez dagoela esan dezakegu.
2009an fitoestrogenoek ondorio kaltegarriak sor ditzaketen aztertu nahi zuen 92 entsegu klinikoren metanalisia argitaratu zen. Plazeboarekin alderatuta liseri aparatuari dagozkion kalteetan topatu dute soilik ezberdintasun nabarmena (p<0.003). Epe laburreko (<6 hilabete) datuak dira gehienak; luzarora begira, datu eskasak daude, baina, 5 urtetako jarraipena egin zitzaien 298 emakumeren artean, 6k endometrioko hiperplasia eduki zuten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario