Bilaketa zabala egin ondoren, kontrajarriak diren txosten ugari topatu ditugu. Adituak, topaketa zientifikoetan (SITE Barcelona , Frid , ADA) orratzak berrerabiltzearen aurka azaldu dira baina, gure ustez, oinarri sendorik gabe .
Orain arte argitaratu diren 3 entsegu kliniko (Chantelau, Misnikova, Puder) aukeratu ditugu, orratzak behin edo gehiagotan erabiltzeak ondorio kaltegarriak (mina, infekzioa, lipodistrofia) sortzen ote dituen aztertzen dutelako eta entsegu klinikoa ikerketa aproposena delako galdera honi erantzuna emateko. Guztien azterketa kritikoa egin dugu eta kalitate baxuko metodologia dutenez, ezer gutxi lagundu digute galdera hau erantzuteko.
Bestalde, Straussen lan deskriptiboa ere aukeratu dugu, Europako 7 herrialdetako 1002 diabetikoen egoera ederki azaltzen duelako; beste datu askoren artean %59.6ek orratzak berrerabiltzeko ohitura dutela azaltzen du .
Gure egunerokotasunean, orratzak berrerabiltzea aholkatzen dugu ohituraz eta urtetan ez dugu arazo berezirik sumatu.
GOMENDIOA: Gaur egun ditugun probekin, ezin dugu intsulina orratzak berrerabiltzearen alde edo aurkako aholku sendorik eman, aurkitutako lanak ebidentzia kalitate baxukoak direlako. RECOMENDACIÓN : con los datos disponibles no podemos hacer una recomendación fuerte ni a favor ni en contra de reutilizar las agujas de insulina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario