2014-01-21

ASMAREN TRATAMENDUA NOIZ JAITSI EDO KENDU?

Asma duten pertsonen egoera  aldakorra da  asmarekiko eta  aldian-aldian tratamendua eguneratu beharko genuke .

Asma kontrolatua dagoela  alderdi hauetan oinarritzen da:
Sintomarik ez edukitzea, ez gauez, ezta egunez edo erreskateko medikazioaren beharrik es sumatzea .
 Espirometria normala edukitzea .

Bi baldintza hauek betez gero, dosia jaitsi daiteke?
 Bilaketa  step-down AND Asthma hitzekin egin dugu Pub Med-en eta literaturan jarrera ezberdinak daudela ikusteko aukera izan dugu. Batzuk diote dosia jaisterakoan asmak okerrera egiten duela  eta beste batzuk ezetz.
Marrazkia hemendik hartu dugu
Azken urteko argitalpenetan, botatako arnasean dagoen oxido nitroso maila neurtzen duten idazlanak modan jarri direla dirudi eta  maila altua bada, dosia ez jaisteko diote . Gure ustez, baieztapen honek ikerketa gehiago behar ditu eta oraingoz, Osakidetzako asma gidak eta honekin bat datorren eta  2009an eguneratutako SIGN gidaren gomendioa jarraituko dugu .

Asma duen pertsonek azken 3 hilabetetan sintomarik ez badute, dosia %25-50 jaitsi daiteke, beti ere okerrera egiten ote  duen antzeman  goiztiarra ahaztu gabe


No hay comentarios:

Publicar un comentario