2014-09-21

SOFOSBUVIR(SOVALDI) C HEPATITISA TRATATZEKO


Osasungintzatik at dagoen batek galdetu digu ea SOVALDI tratamenduaren inguruan sortu den zalaparta izateko arrazoi nahikorik badagoen.
Badirudi ,  gaixoek osasun publiko bidez botika lortu ahal izateko prezioa dela arazoa  . Honen aurrean , gaiak badu  presentzia egunkarietan
Egunkarietan azaldutako berri batzuk  : 1, 2, 3, 4
Gaia konplikatua da eta  jorratu ondoren honako txosten luze xamar  hau egin dugu.


Munduan zehar miloika lagun daude C Hepatitis birusarekin kutsatuak. España kasuan %1.6-2.6a. Birus honen prebalentzia bereziki altua da GIB dutenen artean.
%80ak gutxi gorabehera, infekzioaren ondorioz hepatitis kronikoa garatzen dute; hauetatik %20ak zirrosia eta hauetatik %25ak hepatokartzinoma.
Birusaren 6 genotipo ezberdin ezagutzen dira. Ugariena 1genotipoa da (%60-70).1,2,3 genotipoak %97a osatzen dute. 1b genotipoa da heptokartzinomarekin gehien lotzen dena.

Marrazkiaren jatorria 
Hasiera batean, infekzioa interferonekin tratatzen zuten; geroago Ribavirina erantsi zitzaion eta azken  urteetan Boceprevir, Telaprevir, Simeprevir edo Sofusbuvir erantsitako entsegu kliniko eta kohorte ikerketak ari dira egiten.
2013ko abenduan IparAmeriketako FDAk onartu zuen SOFOSBUVIR, Sovaldi izen komertziala duena,  C hepatitisa tratatzeko, oraingoz Peginterferon eta Ribavirinari erantsita edo Rivabirinari soilik erantsita.
.
JAMA aldizkarian atera berria den C hepatitisari buruzko azterketa sistematikoa (Kohli A.,2014) eta bereziki Sofosbuvirri(Sovaldi) buruzko beste azterketa  sistematikoa Liu X.,2014 laburtuko ditugu hemen.

Hasteko, estudioak denbora laburreko jarraipenekoak direnez, tratamendu hauek hilkortasuna, hepatokartzinoma edota zirrosia  sahiesten dutenik argitzeko ahalmenik ez dute. Kontuan hartzen diren emaitzetatik garrantzizkoenak hauek dira:

·         SENDAERA (CURACIÓN/SUSTAINED VIROLOGYC RESPONSE=SVR12 edo SVR24)  : Birusaren RNA sueroan ez antzematea tratamendua bukatu eta handik 12-24 astetara.
·         RECAIDA/RELAPSE : RNA ez antzematea tratamendua hartzen ari diren bitartean baina berragertzea tratamendua bukatutakoan.

Kohliren estudioa kalitate oneko azterketa sistematikoa da; sofosbuvirrez gain beste antibirikoak eranstea(Boceprevir, Telaprevir, Simeprevir) ere aztertzen dute. Aurretik beste tratamendurik hartutakoak (treated) edo ez(naïve) izatea  eta genotipo mota ere kontuan hartu dute.
Tratamendu proposamen berrien eraginkortasuna,tratamendu klasiko bikoitzarekin (TK) alderatuta (Peginterferon + Ribavirina) aztertu dute. Emaitzak genotipoaren arabera sailkatu dituzte.
Datu esanguratsuenen artean, honako hauek aipatuko ditugu:

a)Sofosbuvirren eraginkortasuna, tratamendu hirukoitza baten barruan,  TKkin alderatuta , 1genotipoaren kasuan  zentratuz 2entsegu kliniko (NEUTRINO,FUSION)eta kohorte batean dago oinarrituta.
SVR12 handiena %90ekoa da baina aurretik tratatu gabekoak dira eta kontrol talderik ez dagoenez, emaitza alboratua izan daiteke.
Haurretik tratatutakoen kasuan  emaitzarik hoberena %73koa da.

b) Sofosbuvir+ Ribavirina(interferon gabe) TKrekin alderatuta 1genotipoan lortu duten emaitzarik hoberena %84koa da baina , berriz ere kontrol talderik ez dagoenez tentuz begiratu behar da.
Emaitzetaz gehiago jaki nahi izanez gero, laburpen taula hemen duzue.

Liu X-en lana kalitate oneko eta meta-analisia egiten duen azterketa sistematikoa  da. Sofosbuvirri buruzko guztira 7 ikerlan aztertzen ditu eta  hiru motatako populaziotan sailkatu dituzte emaitzak:
1.- Aurretik tratamendurik jaso gabekoak eta  orain tratamendu hirukoitza jaso dutenak (Interferon pegilatua+ Ribavirina+Sofosbuvirra)
2.-Aurretik tratatu gabekoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak Ribavirina+ sofosbuvirra
3.- Aurretik tratamenduren bat hartutakoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak Ribavirina+ Sofosbuvirra.
               

POPULAZIOA
  1
2
3
SVR12
%89 (85-92)
%72 (60-81)
%51 (27-75)
RELAPSE
%5 (3-9)
%27(19-38)
%46 (25-69)
Ondorio kaltegarri
larriak
%4 (2-6)
%3 (2-6)
%4 (2-8)
SVR12  1genotipoan
%87 (82-91)
%73 (56-86)
-----

SVR12 2/3genotipoetan

%94 (85-98)
%81 (34-97)
%62 (38-81)
SVR12
4/5/6genotipoetan

%97 (86-99)
-----
------

7 ikerlanen ezaugarriak eta emaitza guztiak oso txukun jarriak daude idalanean datozen  1. eta 2.taulatan. Hauetan  ikusi dezakezue ikerketa gehienetan zirrosia duten pertsonak kanpoan uzten dituztela,beraz  Sofosbuvirrek hauengan eduki dezaken eraginkortasunari buruz datu gutxi dago eta are gutxiago transplantearen zai edo transplantea jaso dutenen kasuan.

Ikusten duzuen bezela, gaia konplikatua da; gaixotasunak aurpegi asko ditu eta datuak gutxi dira.
Emaitza hauen arabera zerbitzu publikorako jasangarria eta herritarrentzako bidezkoa litzake birusa duen edozeni tratamendua dohainik ematea ?edo hobe litzake aukeratutako batzuei ematea ? Hausnarketarako utziko dugu erantzuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario