2015-12-30

ANTIKOLINERGIKOAK BAI PROSTATAKO HIPERPLASIA ONBERA(PHO) KASUAN?

   Ba dirudi prostatako hiperplasia onbera (PHO) dutenen artean  gernu egiteko oztopoa adierazten duten síntomaz gain,  mikziorako presa ere izaten  duela portzentai txiki batek.  
Gure eskualdeko urologoek, kasu hauetan, alfablokeatzaileaz gain antikolinergikoa duen pilula berri bat gomedatzen hasi berriak dira.


            Alfablokeanteak Tamsulosina, Alfulosina,doxazosina,silodosina ,etab..

            Antikolinergikoak:oxibutinina, solifenacina,Tolterodina, cloruro de trospio.
Marrazkia hemendik lortu dugu






     Gure ustetan, antikolinergikoak ez dira orain arte  gomedagarriak  izan PHO-n, gernu erretentzioa sor dezaketelako. Tratamendu hau  balioesten duen artikulo baten bila aritu gara datu base ezberdinetan  eta baita topatu ere!

     Topatutakoen artean, Filson CP, 2013 azterketa sistematikoa aukeratu dugu.
Azterketa honek 2012ko iraila bitarteko bilaketa egin du; data honetatik gaur egun arte garrantzizko beste entsegurik ez dugu topatu.  


P Pazientea
I Interbentzioa
C Alderatzailea
Emaitzak
Ebakuntzari gabeko PHO dutenak
Alfablokeatzailea
+
Antikolinergikoa
Alfablokeatzailea
I-PSS eskalaren  batezbesteko aldaketak
Gernu erretentzioak

Estudio mota
ENTSEGU KLINIKOAK

     Aurreikusitako irizpideen arabera,  kalitate oneko 7entsegu kliniko baino ez dituzte kontuan hartu (3629 paziente): Desberdintasun nabarmenak daude entseguen artean (paziente mota, I-PSS eskalaren  hasierako maila, botika ezberdinak, metodologia etab..) heterogeneotasuna sortuz eta  hau mugatzak jo da.

EMAITZAK

I-PSS    -0.73 (-1.06;-0.37)    p < 0.01     83.5%

Gernu egiteko 24 orduko maiztasuna -0.69 (-0.97; -0.41)  p<0 001="" font="" i="">82.2%

Ondorio kaltegarri gisa: gernu erretentzioa 1.4% vs 0.36% NNH 101 (62-260)

Metodologikoki, alde batetik, heterogeneotasun handi honekin metanalisia egitea ez da oso zuzena eta bestetik, egitearren, sensibilitate analisiak egitea eskatzen du, aldakortasun hauen jatorria aztertzeko.

IRUZKINA


     I-PSS eskalak gehienez 41puntu ditu;  -0.73 puntuko aldea estatistikoki esanguratsua suertatu da baina klinikoki zer iruditzen zaizu? Orokorrean, 4punturen aldea onartzen da sintomen hobekuntza  nabarmena dela esateko.

     Gure ustez, interesgarria litzake, aldagai kuantitatiboaz gain,  bi tratamendu aukeren artean, I-PSS eskalan, klinikoki esanguratsua den 4 puntuko aldea  izan duten paziente kopurua; modu horretan, datu honek tratamendu konbinatu honen onura eta kalteen arteko oreka neurtzea erraztuko  liguke.

    2015eko 4 elkarte zientifoko akordio honetan, aldiz, tratamendu konbinatu honi ebidentzia maila 1b eta B mailako gomendioa jarri diote. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario