2016-08-19

Gernu maskuri hiperaktiboari laguntzeko neurrien artean, botika antimuskarinikoak kenduta, hobeagorik bada?

Marrazkiaren jatorria 

Gernu maskuri hiperaktiboa duenari laguntzeko tratamendu EZ antimuskarinikoen berri  ekartzen digu gaur aztertu dugun Olivera CK, 2016  kalitate oneko azterketa sistematiko honek .
 Bilaketa zabala, inglesera mugatua eta  2014apirilaren bitartekoa
IrizpideaK:
  • 18urtetik gorako maskuri hiperaktiboaren diagosia duten pertsonak.
  • Entsegu klinikoaz gain , behaketa estudio prospektiboak , atzera begirakoak  eta kasu sailak ere hartu dituzte kontuan beti ere 100 kasutik gorakoak  badira eta bi adarretatik bata tratamendu ez antimuskariniko bada.
  • Baztertze irizpideak: neuropatia diabetikoa, inkontinentzia %50koa , gizonezkoa%50,...garrantzizkoenen artean. 
Guztira 99 artikulu. Bakoitzaren kalitatea Cochrane Risk of Bias tool bidez aztertu ondoren 3 mailatan banatu dituzte.Emaitza bakoitzari buruzko ebidentziaren kalitatea 4 mailatan sailkatu dute. Bukatzeko neurri bakoitzaren kalitatea gehi onura eta kalteak kontuan hartuz aldeko edo aurkako gomendio fuertea edo aula ematen dute.

Emaitza ugari hartu dute kontuak ; heterogeneotasunak, metanalisia egitea galarazteaz gain, neurri ezberdinak sailkatzea ezinezkoa egiten du. Gehienetan emaitzak 3hilabetetara besterik ez dira. Bakar batean 12hilabetara. Luzarora begira ez dago daturik.
Ebidentzia maila kontuan hartuta, gomendio ahula edo fuertea egiten dute. Guztiak dira gomendio ahulak Toxina Botulinikoa izan ezik, fuerta dela. 

 Lehen arreta mailako jarrerari eragin dezaketen neurrien emaitzak soilik aipatuko ditugu hemen :


ZORU PELBIKOKO ARIKETAK vs EZER . Ariketaren alde  3 hilabetetara; eraginkorragoak dira ikuskatuak badira .

ZORU PELBIKOKO ARIKETAK  vs ez antimuskariniko botika(OXIBUTININA) : 64 paziente dituen entsegu bakarra eta kalitate ertainekoa . Emaitza berdintsuak. 


JARRERA KONTUAK : pisua galtzea, ariketa fisikoa egitea eta likidoak %25-50murriztea iradokitzen dute.


MIRABEGRON  25-100mg eguneko, plazeboa baina eraginkorragoa eguneko txisa egite eta ihes  kopurua  kalitatezko 2 entsegutan  eta  tolterodinarekin berdintsu (kalitatzeko entsegu bat).   Ohikoak dira ondorio kaltegarriak bi botika hauekin. Ez dago Oxibutininarekin alderatzen duen entsegurik. Mirabegron garestiena  da.

Toxina Botulinikoa  ,  estimulazio elektrikoa eta beste tratamenduak ere aztertzen dira baina guri ez dagokizkigu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario