2017-06-30

EKAINA

  1. Diabetikoetan gluzemiaren kontrol intentsiboak ez du giltzurrun gutxiegitasuna, hilkortasuna edo gaixotasun kardiobaskularra gutxitzen ohiko kontrolarekin alderatuz.
  2. Kortikoideen infiltrazioa oin-zolako faszitisean ez da eraginkorra epe ertainean.
  3. Pneumokokoaren aurkako txertoa biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa daukaten gaixoetan neumoniak eta exazerbazioak gutxitzen ditu.
  4. Azaleko abzesu txikietan antibiotikoa drainadurari gehitzen bazaio lehenago sendatzen dira.
  5. Etxeko ospitalizazioa ez da merkeagoa eta ez ditu osasun helburuak hobetzen.

1 comentario: