2012-04-09

TRIMETAZIDINA eta BIHOTZA

marrazkia hemengoa da


Kardiologoak jarri berri dion Trimetazidina-ren eragina galdetu zidan orain dela egun batzuk , kardiopatia iskemikoa(angina egonkorra) duen paziente batek . Beste pilula bat hartzeko gogo gutxi zeukan alde batetik eta bestetik bera ongi sentitzen da..orduan zertarako erantsi 3pilula egunean (8 orduro baita!)
2005ean Ciapponi-k Cochrane azterketa sistematiko batean eragingorra zela zion ,baina entsegu luzeagoak behar zirela ere esaten zuen
Pub med-en topatu dugu Danchin N 2010ko metanalisia .Trimetazidinaz gain,angina aurkako diren beste botikak ere aztertzen ditu ,baina ez , bihotzeko maiztasunean eraginkorrak direnak (betablokeatzialeak, ez dihidropiridinikoak ,Ivabradina)
218 entsegu hartu ditu kontuan(trimetazidinarenak 25) ,erdiak cross-over diseinuarekin ;guztira 19.028pazientekin.4 aste(1-28)bataz besteko iraupena ;laginen tamaina txikia orokorrean (mediana 30) Trimetazidinaren dosi aldakorra 60-140mg/24orduro. Alderatzaile gisa Plazeboa eta beste antianginoso botikak. Heterogeneotasun handia (I2>%70)
Trimetazidina vs Plazebo
  • ariketa fisikoa egiteko gaitasunean 46 segunduko hobekuntza
  • 54 segunduko atzerapena angina nabari arte .
  • Aste bateko angina kopuruaren gutxitzea : -1.95 (-2.88;-1)
  • Aste batean erabilitako nitritoen kopurua gutxitzea -1.57(-2.44;-0.70)
Trimetazidina vs angina aurkako beste botikak(Nitratoak,Dihidropiridinakranozalina..)
Ezberdintasunik gabe .

Datuak hau diote .Emaitza hauek garrantzitsuak diren ala ez pazienteentzako beste kontu bat da ;beraiei galdetu beharko diegu.


2012-03-18

Sintrom muskulubarnean ala larruazalpean?












Sintrom medikamentua hartzen duten gaixoetan segurua al da medikazioa muskulubarneko injekzioa jartzea?


Gure eguneroko lanean, sintrom hartzen duten gaixoei muskulubarneko injekzioa bitartez jarri ohi den, larruazalpen jartzen zaie. Hau egitearen inguruko arrazoi zientifikorik ba al dago?

Gripearen aurkako txertoaren inguruko informazioa aurkitu dugu soilik lagin txikiko ikerketa batzuetan. Ikerketa horietatik lagin handiena eta azkena eginda dagoena aukeratu dugu

Bertan ez du txertoa administratzeko moduan ezberdintasunik adierazten.

Ondorioz, gai honen inguruko ikerketa gutxi daudenez eta aurkitu dugun informazioa txerto zehatz baten ingurukoa bakarrik denez, orain arte erabili dugun teknika aldatzeko arrazoi nahikorik ez dagoela uste dugu.





¿Existe seguridad en la administración de medicación IM en pacientes en tratamiento con sintrom?


Tradicionalmente, en nuestra práctica diaria, a los pacientes en tratamiento con Sintrom se les administra la medicación IM por vía subcutánea ante el riesgo de un sangrado local. ¿Existe evidencia al respecto?

Únicamente lo que hemos encontrado es referente a la administración de la vacuna contra la gripe. Son estudios de tamaños muestrales pequeños. Dentro de ellos, el ensayo de mayor tamaño y más reciente concluye que no hay diferencias significativas en la forma de administración.

Aún no habiendo diferencias significativas, nuestra opinión es que debido a la escasez de estudios, referidos sólo a una vacuna concreta de la gripe y las características de los pacientes incluidos en los ensayos, no existen razones suficientes para cambiar, de momento, nuestra práctica habitual.

2012-03-17

OSTEOPOROSIA gaixotasuna ala bilakaera naturala?

Osteoporosiari buruzko saioa prestatzea suertatu zaigu eta hortan ari ginenean blog hau topatu dugu; bertan azaltzen den hausnarketa interesgarria iruditu zaigu: zergatik T score hartu kontuan eta ez Z score?

Osteoporosi densitometrikoa (T score -2.5) gaixotasuna bilakatu da baina ez da arrisku faktore bat besterik izango ?
Zeintzuk dira kontuan hartu behar genituzkeen arrisku faktoreak?
Ez litzake hobe izango erorketak saihestea?
Nori eskatu behar zaio densitometria?
Nori jarri behar zaio tratamendua?
Erantzunak ez dira errazak. Gidaliburuetako gomendioen artean izugarrizko aldakortasuna nabarmentzen da.

Alde batetik botika errezegi jartzen dela iruditu zaigu eta bestetik ez dugu ahaztu behar botikak onurak ez ezik kalteak ere ekarri ditzaketela hau eta hau bezala .

Erabakiak hartzeko unean FRAX tresna lagungarria izan daitekela diote askok . Aldakako haustura izateko arriskua >%3 edo beste motako haustura >%20a bada tratamendua jartzearen aldeko gomedioa egiten da orokorrean ; baita ere aurretik haustura osteoporotikoa dutenei. Ezohikoa izango litzake 65urtetik behera tratamendua behra izatea .

.Osteoporosiak eragin ditzakeen hausturak ekiditeko farmako berriak ateratzen dira baina entsegu klinikoak Plazeboarekin alderatzen dituzte. Etikoa da hau? Zergatik ez Alendronato edo Risedronatoarekin alderatu?Alendronato eta Risedronatoak dituzte proba sendoenak eta esperientzi luzeena

Zalantza hauen erantzunik bai?

Botiken eraginkortasunari buruz dauden entsegu klinikoen laburpen hau utzi nahi dizuegu gaurkoan



2012-03-12

Gaur, Euskerari tarte bat


Pasa den ostiralean izan zen Bertso saio klinikoa Goiko lastola sagardotegian .Bene-benetan dibertigarria !!!
4 betsolarik (mediku edo erizain) kasuei buruzko bertsoak botatzen eta gu, talde txikitan, asmatu nahiean . Zenbaki sistema bidez sortu ziren 3ko taldetxoak, denon artean nahasteko helburuarekin.
Aldiko ,4 kasu kliniko asmatu behar genituen eta asmatzen ez zuen taldea...kalera ! bi talde gelditu arte . Azken hauen artean buruz burukoa. Internako egoiliarra,4.mailako ikaslea eta eskarmentu duen mediku batek osatutakoa izan zen talde irabazlea .
Ondo pasatzeaz gain , euskera ikasi genuen :Hazizurria (parotiditis), ointokia (estribo), ezbakia (tiña)....

Azken aldi honetan ebidentziako taldea biltzeko zailtasunak ditugu SUPRE ,errezeta elektronikoaaren sistema berria dela alde batetik eta bestetik Tolosaldekoei Osakidetzako eskualdez aldatu gaituztelako eta ondorioz zuzendaritza berria , egitasmo berriak,bilera ugari,lan berriak, orduak sartu beharra, etab...
Egitasmo horien artean hauek ditugu:(zoritxarrez aurkezpenak gaztelania hutsean izaten dira)
1.-Bihotzeko ezintasunaren ibilbidea? edo nola esan dezakegu Ruta de la Insuficiencia cardiaca?edo GPS de la Insuficiencia cardiaca?
2.-Paziente aktiboa (Paciente activo )
3.-Kolon edo heste lodiko minbiziaren baheketa (cribado cáncer colorectal )
4.-Genero indarkeria
5.- ......
Oraingo honetan burua bete-bete eginda daukagu !!

2012-02-02

Bertso saio klinikoa 2012ko Martxoaren 9an


Beste urtetan bezela , aurte ere bertso saio klinikoa antolatu da osasun arloko langile eta ikasleentzat. Oraingo honetan Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (ereñozu auzoa 89) martxoaren 9an (ostirala) izango da arratsaldeko 18.30tik aurrera .



Izena emateko:
epea : Otsailaren 29arte
Nola: e-postaz HDO.ABIAN@osakidetza.net
irene.gil@osakidetza.net
Telefonoz 943-007356 (8:00-15:00)
Parte hartzeko bi aukera daude :bata txapelketa ,3ko talde bat osatuz eta bestea ikusle gisa .Bat edo beste ,izena ematerakoan jakin arazi beharko da .Izena bakarka emango da .
Saioa hasi aurretik afariaren balioa eman behar da eta 35 eurokoa da .

2012-01-17

Botika eta Osasun produkutuen informazioa edukitzeko eskubidea


Balearretan Gestore batek farmazilari bat kaleratu du eta El comprimido bloga itxi arazi du SYSADOAS botikei buruz egindako azalpenengatik . Hemos leido blogean oso ongi laburbilduta dago



Erkide hartako Familia medikuen elkarteak idatzi hau kaleratu du ;goiz berdinean erantzuna jaso zuen .Hemen duzue osasun langile- blog zale batek bultzatu duen ekimenaren txostena . Bukaeran datozen loturak oso interesgarriak dira


Gertakizun honen aurrean hau diogu gure taldekideak :


Botika eta osasun produktuei buruzko informazio zientifikoa, eguneratua eta objetiboa, administrazioaren arduraz gain, Osasungintzako langileen eskubidea da eta Blog honen egileak gure aurkako iritzia azaldu nahi diogu eskubide honi mugak eta oztopoak jartzen diharduen edonori .


2012-01-05

BOTOX MIGRAINA KRONIKOETAN

Marrazkia hemengoa da
Paziente batek aipatu dit neurologoa ari zaiola Botox injekzioa jartzen bere migrainak prebenitzeko eta horri buruz zerbait entzuna nuen galdetu dit.
Ba dirudi Botox -ek ez duela eranginkortasunik erakutsi noizbehinkako migrainetan.Inglaterran duela gutxi eman diote baimena migraina kronikoetan erabiltzeko .Espainian ,Botox-en fitxa teknikoan ez dator indikazio hau.

Migraña kronikoa
  • Buruko mina migrainosoa edo tentsionala hilean 15 egunetan eta 3 hilabetetan gutxienez
  • Aura gabeko migraina hilean 8 egunetan gutxienez
Botox -en eraginkortasunaren datuak 2 entsegu klinikotik datoz ( PREEMPT Dodick 2010) 1384 migraina kronikoa zuten pazienteei ,12 astetik behin AToxina botulinikoa 155U edo plazeboko 31 injekzio lepo eta buruko 7 leku jakinetan jarri ondoren , toxina taldean bataz besteko buruko minaren maiztasuna gehiago jaitsi zen (-8.4 vs -6.6 p<0.001) 24.astean .Buruko minaren maiztasuna erdira jaitsi zen paziente kopurua ere handiagoa izan zen toxina taldean (2. mailako aldagaia) %47.1 vs 35.1.
Ondorio kaltegarriak ugariagoak izan ziren toxina taldean %29.4 vs %12.7 eta horietatik serioak %4.8 vs %2.3