2015-06-03

inkontinentzia eta ariketak


EMAKUMEAREN GERNU-INKONTINENTZIA ETA ZORU PELBIKOKO ARIKETAK

Zoru pelbikoko ariketen (ZPA) eraginkortasuna jakin nahiean , tratamendu ez farmakologikoa emakumearen inkontinetzian (EI) aztertu dugu.
Cochrane Errebisio batzuk daude gai honi buruz.  ZPAekin EIk  - esfortzukoak ,  premiazkoak zein mistoak-  hobera egiten duela argi geratzen da. 
Horrela esaten dute Dumoulin et al-ek 2014ko Cochrane Errebisio batean. Gainera albo-ondorioak ez dira importanteak.
Hala ere epe luzeko eraginkortasuna ez dago ikertua.
Up to Datek(2015) hasierako tratamendu bezela gomendatzen ditu.(GRADE 1B). Gomendioa 6-8 segundoko 8-  12 kontrakzio moteleko  3 tanda , astean hiruzpalau aldiz, 15-20 astetan zehar da.
Clinical Evidencek(2015) eraginkorrak direla baieztatzen du ere.
Beste tratamendu batzuen  ebidentzia azkoz ere eskasago da. "Bladder training"  edo maskuriaren berheziketaren (maskuriaren hustutze aldizkakoa,...) gomendioa GRADE 2Bkoa da.
Walace et al-ek  2004ko Cochrane Errebisio batean, tratamendu hauei Biofeedbackeko teknika batzuk gehitu dakizkiekela azaltzen dute.

Los ejercicios de suelo pélvico mejoran la incontinencia en la mujer.

No hay comentarios:

Publicar un comentario