2015-06-06

PARAZETAMOLA: ERREGEAREN GAINBEHERA?

Irudia hemendik lortu dugu 


Machago G.-k argitaratutako  parazetamolari buruzko azterketa sistematiko honek hautsak arrotu ditu,  lepoko, gerritako   belauneko, edota aldakako  mina gutxizeko ez dela eranginkorra esaten duelako .
Azterketak,  lepo/gerri min kasuetako 3 entsegu sartu ditu(1825paziente) eta 10 belauna/aldakako(3541paziente)
Parazetamolaren dosia   eguneko 3-4gramokoa da gehienetan eta estudio batean izan ezik, intrabenosoa dela, aho bidez hartua. Plazeboarekin alderatuta,  mina gehiago gutxitzen duen aztertu dute. Mina  epe ezberdinetan (<2aste>2- 12aste ; Z;12aste)  , modu araupetuan   (0-100eskala) neurtu dute eta  batezbesteko 9 puntu baina gehiagoko  aldea aurreikusi dute eraginkorra dela esateko .
Metodologia aldetik,  kalitate oneko azterketa sistematikoa iruditu zaigu . GRADE sistemaren arabera, entseguen kalitatea erdiko maila eta maila altuaren artekoa da.
Emaitzak 
Batezbestekoen arteko diferentzia moduan erakusten dizkigute emaitzak
 Ez dago epe luzeko (>12 aste)  emaitzik 
 Parazetamolaren alde badira ere, batek ere ez du 9 puntutik gorako diferentziarik erakutsi, beraz, klinikoki ez da esanguratsua. Aldiz, parazetamola hartzen duteneen artean,  transaminasen igoera laukoiztu da. (Arrisku erlatiboa AE 3.8  KT %95 1,9-7.4)

Emaitza hauen aurrean zer egin? parazetamola ez hartea  aholkatu? 
Hor dago koxka!
Ez badugu parazetamola agintzen  orain arteko ohitura eta gomendioei  jarraituz, antiinflamtorioak, metamizola  edo opiazeoak eman behar ditugu? 

Ba ez daukagu erantzun argirik taldean baina bai guztiok ados gaudela, hasteko, parazetamolarekin proba egingo genukeela , portzentai txiki batean eraginkorra  izango delakoaren itxaropenarekin.

Oharra : sarrera hau prestatzen ari nintzen bitartean , Raquel taldekideak metamizolaren segurtasunari buruzko metanalisi honen berri helarazi digu. Irakurri beharko dugu hau ere!





No hay comentarios:

Publicar un comentario