2015-07-03

KORTIKOIDEAK, OSTEOPOROSIA eta BIFOSFONATOAK


Imagen ilustrativa del artículo Cómo prevenir o tratar la Osteoporosis
Irudi hau hemengoa da


Kortikoideak hartzen ari direnen artean, osteoporosiaren prebentzioa egin behar al dut? Zenbateko onura lortuko dute tratamendua jarri ezkero?

Kasu klinikoak:

1. Teófilo, arnas butxadura kronikoa du eta sarritan infektatzen da. Ondorioz, kortikoidea erabili behar izaten du 10-12 hilabetetan zehar, hileko zazpi egunetan, eguneko 30-60 mg hartuz. BATAZ BESTEKO dosi metatuta kalkulatuz egunean 7,5 MG hartzen ditu.


2. Clarak, 58 urte, hepatitis autoinmunea dauka. Ondorioz, kortikoideeen beharra du 5-10 mg egunero, urte askotan.



Glukokortikoideen dosiekin (dosia; 7,5 mg/eguneko) hasi bezain laster, eta trataera gutxienez 3 hilabetez luzatzea aurreikusten bada, pertsona kortikoideak hartzen ari den bitartean, osteoporosia prebenitzeko medikamentua ezarri behar dela dio, 2015ko INFAC -en aipazten den  kontsentsuak  . Kontsentsu honen harira bi galdera sortu zaizkigu:

a. kortikoideak hartzeak zenbateraino gehitzen du osteporosi jsatzeko arriskua?

b. zenbateko onura absolutu dakarkie botika prebentzailea hartzeak?


KORTIKOIDEAK ERAGITEN DUTEN ARRISKUA:

2002an van Staa TPek argitaratuko ikerketa epimedemiologikoen meta-analisiak hezur hausturen arriskua neurtzen du kortikoidea hartzen dutenengan:

Table 1. RR of fracture in CS users in GPRD and other fracture studies

GPRD                                                  Other studies RR

Any fracture 1.33 (1.29–1.38)                 1.91 (1.68–2.15)

Hip 1.61 (1.47–1.76)                               2.01 (1.74–2.29)

Vertebral 2.60 (2.31–2.92)                      2.86 (2.56–3.16)

Forearm 1.09 (1.01–1.17)                       1.13 (0.66–1.59)

Datu hauen arabera, kortikoideek erangindago haustura izateko arrisku handiena kontuan hartuta , hirukoitza da  hornoen hausturari dagokiona eta  bikoitza edozein haustari dagokiona.


ZENBATEKO ERAGINA DUTE BIFOSFONATOAK KORTIKOIDEA HARTZEN DUTENEN KASUAN
?

     Bileketa zabala egin ondoren, nola ez, topatutako gehiengo ikerketetan kontuan hartutako aldagai nagusia hezurren dentsitate mineralen hobekuntza da, ez ordea hezur hausturarenak.

    Aledronatoarekiko eta hezurren haustura aldagai gisa azaltzen den ausazko saiakuntza kliniko (ASK) bakarra aurkitu dugu ( Saag,1998 ), Plazeboarekin alderatzen dute eta tratamenduaren luzapena 2 urte, 447 emakume eta gizon, 17-83 urte bitartekoak. Emaitza estatistikoki EZ DA ESANGURATSUA.

   Risedronatoari buruz, 4 ASKen artean Wallachena,2000 aukeratu dugu, aurreko 2 ASKen gaixoak dituelako (Cohen,1999 eta Reid,2009 )

Ikerketa honetan risedronato 5mg plazeboarekin alderatu dute urtebetean zehar. %33ek horno hausturak bazituzten aurretik. Emaitzak diote hornoko haustura berriak izaten dituzten pazienteen kopurua gutxitzen dela risedronato hartuaz [%16 vs %5 TBK-9(5-36)]. Ez da eraginkorra hornokoak ez diren frakturak gutxitzen ordea.


EZ-gutxiagotasuneko ikerketa batek (Peng Liu,2014 ), zolendronikoa 5mg/urtean risedronikoarekin 5mg/egunean alderatzean, hornoko hausturen prebentzioan desberdinak ez direla azaltzen du.

Laburbilduz, Kortikodeak hartzeak (prednisona 7.5mg eguneko edo baliokidea  eta 3hilabetetik gora) osteoporosiak erangindako hausturen arriskua handizten du eta Bifosfonatoek,Risedronatok bereziki, hornoen hausturaren arriskua 2/3 (16%-5%=11%) gutxitzen badu ere, ez du aldakako hausturaik sahiesteko indarra erakutsi 

 EMAITZA HAUEK HASIERAKO KASUEI aplikatuz

Aurretik aipatutako kontsentsuan oinarrituz gero, gure bi paziente hauei bifosfonatoak hartzea gomendatu beharko genieke baina gure hausnarketa honako hau da :
 Berdin da oinarrian  arrisku  baxuko pertsona izatea? 
Berdin iruditzen zaigu haustura arrisku hori tratamendua hartuz %30etik %10ra jaitsi edo %3 %1ra jaistea? 
Beste erronka azaltzen zaigu honekin ...kasu bakoitzaren haustura osteoporotikoa izateko arriskua ezagutu beharko genuke eta nola jakin?
Horretarako kalkulagailu ezberdinak daude.  FRAX kalkulagailua erabili ohi izan dugu arriskua neurtzeko eta handia dela esaten  diogu edozein hausturaren arriskua %20tik gorakoa bada edo aldakakoa %3tik gorakoa bada.
Kalkulagailu honek, beste arrisku faktoreen artean, kortikoideak hartzea kontuan izan du. Naiz eta gaur egun ondo balidatua ez egon, lagungarria izan daitekela uste dugu.



Gaur egun ditugun probak harridura sortu digute, batetik, kortikodeen eraginez haustura arriskua uste baina gutxiago  igotzen dela jakiteak eta bestetik kasu hauetan bifosfonatoen eraginari  buruzko datu eskasia ikusteak.


Zuk uste zenuen adineko efektua da? datu hauekin merezi du  Klarari epe luzerako  Risedronato hartzeko gomendatzea? eta Teofilori aldakako haustura  ezbadu sahiesten?


Nork esan zuen erabakiak errezak zirela? Agian datuak erakutsi eta  pazienteekin  batera hartu beharko genuke erabakia !







No hay comentarios:

Publicar un comentario