2016-05-16

EMPAGLIFOZINA DM2 ren tratamendu nagusi bihurtu nahiean?

Osakidetzak eguneratu berri duen DM2 gidak dio, diabetesa tratatzeko gaur arte dauden botikek diabetearen ondoriozko  gaixotasuna edota hilkortasuna murrizten dutenik proba sendorik ez dagoela ; Metforminak soilik erakutsi du eraginkortasuna UKPDS estudioan baina metodologiko akatsak ditu estudioak.
 Duela gutxi argitaratu da Empaglifozinari (SGLT2 inhibitzailea) buruzko entsegu klinikoa (EMPA_REGOsagarria) eta taldean azterketa kritikoa egin dugunez hemen jarri nahi izan ditugu datu batzuk.
7020 diabetiko ausaz banatu ziren plazeboa (2333), empaglifozina 10mg (2345) edo 25mg (2342) hartzera  eta bataz besteko 3.1 urteko jarraipena egin zaie  tratamendu berriak aldagai konposatu bat murrizten duen edo ez jakiteko 

Diabetiko guztiek zuten gaixotasun kardiobaskularra(KB); HBA1c %7-9 edukitzea tratamendurik gabekoek eta %7-10 tratamendua hartzen ari zirenek zen estudioan sartzeko irizpidetako bat  . Baztertze irizpide ugari izan ziren eta  ikus daitezke txosten osagarrian; aipagarrienetako bat giltzurruneko ezintasuna (FGE <30ml comment-30ml--="">

 Emaitzak neurtzeko aldagaia konposatuaren osagarriak hauek dira :
hilkortasun KB+Infartua(infartu silentea izan ezik)+Iktusa.
Metodologia aldetik, orokorrean ondo egina dago ; " modified intention to treat"  modua erabiltzeak dosi bat ere hartu ez dutenek ez dira hartu analisia egiteko unean. Gutxien gustatu zaiguna zera da: botika atera duen laboratorioko ikertzaile berak hartu dute parte estudio guztian zehar eta argi dago horrek alboratu ditzakela emaitzak.

Emaitzak 
 Aldagai nagusia plazeborekin %12.1 eta empaglifozinarekin (10 edo 25mg)%10.5 
HR 0.86 (0.74-0.99) TBK 62 (31-2152)

Aldagai osagarri bakoitza bere aldetik aztertuta , 
Hilkortasun orokorra  %8.3 vs 5.7 TBK 38(26-79) eta Hilkortasun KB  %5.9 vs 3.07 TBK 45(30-90); kuriosoa da baina Infartu eta iktus kopuruetan ez dago alderik.
Deigarria da, batetik, ondorio kaltegarri ugariak izan direla eta, bestetik, plazeboak esanguratsuki  gehiago sortu dituela  , bai guztiak kontuan hartuta (%91.7 vs %90.2) eta baita larriak ere (%42.3 vs %39) ; ez horrela emakumeen genital infekzioetan
(%1.8 vs %6.4)
Deigarriak egin zaizkigu ere 1.taulako zenbakiak; aldagai nagusiaren osagarri  bakoitzaren  kopuruen batuketa eta totalak ez datoz bat.

Ebaluaketa osoa ikusi nahiez gero, EVAMEDekoek egindakoa txostena hemen duzu  
Entsegu berrik daude martxan empaglifozinarekin eta etorkizunean jakingo dugu emaitza harrigarri hauek berreisten diren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario