2016-12-30

LABA+LAMA vs LABA+KORTICOIDEA Zein hobea biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko kasuan (BGBK)?

Hainbeste inhaladore tresna  eta konbinaketa ezberdinekin  erotuko gara  laister!  
jatorria 
Nahiko berria da LABA +LAMA erabiltzea baina benetan orain arte erabiltzen genuen LABA+ Kortikoidea baina hobea da ? eta hala bada zertan da hobea?
Orain azalduko dugun estudio honek, zalantza honi erantzuten dionez,  kritikoki irakurtzea interesgarria iruditu zaigu.
 WEDZICHA JA eta al, 2016(FLAME Investigators)


P: Aurreko urtean gutxiengo okertze bat izandako baldintza bete beharreko pazienteak zuten estudioan sartzeko aukera. 

I: Indacaterol 110+Glicopirronio  50 /24 orduro(N=1680)
C: Salmeterol 50+Fluticasona 500/12 orduro (N=1682)
O: okertze kopurua 

   Oinarrian(1.taula), bi taldeen arteko pazienteen artean ez zen ezberdintasunik antzeman baina , egia esanez, faltan  bota  dugu aurreko urtean edukitako okertze kopururen araberako pazienteen  sailkapena; badakigu erragudizazioa izateko  joera duten pazienteek  batezbesteko kopurua alboratu dezaketela

Bi tratamenduen arteko ezberdintasunik ez topatzeaz gain(No inferioridad), LABA+LAMA hartzeak  , BGBK okertze kopuru txikiago dakar  LABA+Kortikoidea hartzearekin alderatuta, 52 astetan jarraipena egin ondoren.(Superioridad)
 3.59 vs 4.09  p<0 .001="" font="">
Aurretik aipatu dugunaren arabera, gustora jakin nahiko genuke, talde bakoitzean, zein paziente portzentaiak eragin du okertze kopuruaren batezbesteko hori!!

Azpitaldeei dagokionez (3.Irudia),  2 tratamenduen artean, ez da ezberdintasunik antzeman emakume edota aurreko urtetan 2 edo  gehiagotan okertzera egin dutenen artean.

  
 Gaizkitze  larrien kopurua antzekoa izan zen bi taldeetan (2.mialko aldagaia)
0.15 vs 0.17; p =0.23 

2 tratamendu moten arteko ondorio kaltegarrien kopurua berdintsua izan da (2.taula): Heriotza %1.4 vs %1.4; Neumonia %3.2 vs%4.8 adibidez. 

Gure ustez, datu hauen arabera, ez dago nahiko proba sendorik kasu gzutietan gure aurreko tratamendu ohiturak aldatzeko . Estudio gehiago behar direla uste dugu 






No hay comentarios:

Publicar un comentario