2016-12-10

RIFAXIMINA HESTE MINBERAREN SINDROMEAN


Marrazkia hemendik lortu dugu 


Gaur egun ohikoa bihurtzen ari da liseri aparatuko espezialistek heste minbera sindromea dutenei RIFAXIMINA hartzea gomendatzea ; hori dela eta, gomedioaren oinarritzat hartu dituzten  estudioak begiratzea erabaki dugu.

Irudiaren jatorria
Gure 1.iturria, gehienetan Up To date izaten denez, hara jo degu hasteko eta ohiko tratamendutzat ezbadu hartzen ere, zirineri kasuetan eta beste tratamenduekin ez konpondu arren, 2astez RIFAXIMINArekin probatzea iradokitzen du MENEES SBren metanalisian oinarrituta. 
Lagin txikiko 5 entsegu  hartu  ditu kontuan Rifaximina plazeboarekin alderatuz.
Sintomen hobekuntza rifaximinaren alde OR 1.57 (1.22-2.01) TBK 10
Bereziki haize-min gutxitzea ere Rifaximinaren alde OR 1.55 (1.23-1.96)TBK 10
Eragin kaltegarriei dagokionez, ezberdintasunik ez .

Pazienteen jarraipen luzeena, 10 astetakoa izan da TARGET 1(623 paziente)eta TARGET2 (637 paziente) . Hauetan sintomen hobekuntzaren aldea %41vs%32 lortu zen , haize min gutxitzea %40 vs%30 eta gorozkien  gogortasunaren hobekuntza  %76 vs %66 

Estudio hauetan Rifaximinaren dosia 550mg/8orduro 2 astez izan da  baina beste dosiak ere ematen dira 400mg/8orduro 10 egunez. Tolosaldeko liseri aparatuko espezialistak 400mg/12orduro 7 egunez, 3 astetan eten eta astebeteko beste ziklo bat errepikatzea gomendatzen du.

Dynamed  datu basean honako ebidentzia maila ematen dio tratamendu honi


No hay comentarios:

Publicar un comentario