2017-03-07

HEPARINA BEHARREZKOA DA ARTROSKOPIA edo IGELTSUA jartzen den KASUETAN?

 IKERKETA HONEN ARABERA, kalitate ertainekoa bada ere, EZ DA JARRI BEHAR HEPARINARIK BELAUNEKO ARTROSKOPIA EGITEN EDO HANKAN FERULA BAT JARTZEN  ZAIEN GAIXOEI .

GOMENDIO AHULA AURKA.

Duela gutxi ikerketa bat argitaratu da galdera honi erantzuten diona.
Aztertu dezagun ikerketaren kalitatea:
Bi saiakuntza batera egiten dituzte. Batean belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak hartzen dira (POST-KAST) eta bestean hankan ferula bat jartzen zaien gaixoak hartzen dira (POST-CAST).

  • Gaixoak: Belauneko artroskopia egiten zaien gaixoak edo ferula jartzen zaien gaixoak.
    Interbentzioa: HBPM edo plazebo. (artroskopiako ikerketan egunero 8 egunez; ferulako taldean egunero ferula kendu arte).
    Emaitzak: Tronbosi edo enbolia sintomatikoa hiru hilabeteko epean.Odoljario larria.
  • Itsu bakuna da. Emaitzen aztertzaileak itsuak dira. Saiakuntza pragmatiko bat da.
  • EMAITZAK:
    •   POS-KAST RR 1,6 (0,4-6,8) Odoljario larriak RR 1 (0,1-15,7) 
    •  POST-CAST RR 0,8 (0,3-1,7) Ez dago odoljario larririk.
Ikerketaren kalitatea ertaina da (itsu bakuna da eta  tronbosi eta enboliak ez dira iristen aurreikusitako zenbakira;beraz, potentzia txikiegia denez,  ezin izan dute frogatu egiazko emaitza).

Bibliografía.


1: van Adrichem RA, Nemeth B, Algra A, le Cessie S, Rosendaal FR, Schipper IB,
Nelissen RGHH, Cannegieter SC; POT-KAST and POT-CAST Group.. Thromboprophylaxis
after Knee Arthroscopy and Lower-Leg Casting. N Engl J Med. 2017 Feb
9;376(6):515-525. doi: 10.1056/NEJMoa1613303. PubMed PMID: 27959702.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada