2017-03-23

RENINA –ANGIOTENSINA INIBITZAILEAK ERABILTZEN HASTEN GARENEAN. KREATININAREN IGOERAK GARRANTZIRIK BA OTE?



 Gaur arte jakina da, renina- angiotensina inibitzaileekin tratamendua hastean kreatinina maila igo ditekeela (nahiz eta ez den arrunta), eta kalterik ez sortzeko  (heriotzak, bihotz gutxitasuna, miokardio infartuak, giltzurrun gutxitasuna)  segurtasun muga %30eko igoeran dagoela.


cardioclinico tik hartuta

Erresuma  Batuan egindako Kohorte Ikerketa  honek nolabait erakusten digu,  kreatinina mailaz- maila (%10) igotzeak (ez bakarrik %30eko muga gainditzea), miokardioko infartuak, bihotz gutxitasuna, giltzurrun gutxitasuna eta heriotzak  gehitzen dituela.

Kreatininaren %30eko  gorakada baino gehiago izateko arrisku faktore  hauek aipatzen dituzte: Emakume izateak, giltzurrun gutxitasun aurreratua, aldez aurretik  miokardio infartua,  bihotz gutxitasuna, gaisotasun arteriala izateak, asako diuretikoak, beta blokeatzaileak, eta antiinflamatorioak, hartzeak  .

Azkenik aipagarria, kreatinina %30eko  gorakada izan dutenen artean, %80ak medikamentuakin jarraitzen zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario