2012-08-30

Tentsio arteriala Diabetikoen kasuan : zenbateraino jaitsi?

2008an argitaratutako gida honek gomendatzen du diabetikoek lortu beharreko TA zifrak 140/80 Hgmm-tik beherakoak izan beharko liratekeela.
Baieztapen hau HOT ikerketan oinarriturik dago diastole zifraren kasuan B mailako gomendioa ematen duelarik); sistole zifraren kasuan berriz, ebidentziarik ez zegoenez, D mailako gomendioa du.

Argitaratu berri den metanalisi honek (McBrien 2012) dioenez tentsioa zorrotz jaisteak iktus gertakariak murriztu ditzake [RR 0.65 (0,39-0.88)], baina ez hilkortasuna [0.76 (0.55-1.30)], ezta bihotzeko infartuak ere [0.93 (0.8-1.08)]. Autoreek diote ez duela merezi diabetikoen kasuan helburu zorrotzagoak izatea tentsio zifrak lortzeko unean .
Metaanalisiak 5 idazlan hartu ditu kontuan, baina, ACCORD da emaitzetan pisu handien duena; bertan, TAS <140 lortzea vs TAS <120 lortzea alderatu nahi izan dute. Benetan lortu dituzten zifrak 134/70 vs 119/54 izan dira hurrenez hurren eta hauen ondoriozko gertakarien arrisku erlatiboak hauek dira:
  • Hilkortasuna 1.05 (0.84-1.30) ...ez esanguratsua
  • Bihotzeko infartua 0.94(0.80-1.10)... ez esanguratsua
  • Iktusa 0.58(0.39-0.88) %1.5 vs %2.6 ...esanguratsua
  • Ondorio kaltegarriak %3.3 vs %1.7 p<0.001
Beraz, diabetesa dutenen artean TAS <140 jaistea nahikoa dela esan dezakegu A mailako gomendioarekin .

2012-08-21

Fibrilazio aurikular kasuan , Antikoagulazioa?antiagregazioa? ezer?...

 Fibrialzio aurikular ez balbularrak Iktusa sortzeko arriskua dakar eta arriskua gutxitzearren Acetil-salizilikoa edo azenokumarola  (antikoagulante berriak,ez badu pazienteak onartzen aurrekoa)hartu arazteko erabakia hartzea suertazten zaigu  sarritan .

FANG 2008 , GAGE BF 2004 idazlanak dioten bezela,, iragarpen klinikorako araua (RPC: regla de predicción clínica)bat erabiltzeak,zoriak baina hobeto sailkatu ditzakela pazienteak iktus arriskuaren arabera, naiz eta arautegi ezberdinen arteko parekotasuna ona ez izan (kapa 0.13-0.71)

Osatzen-eko  lagun batek helarazi digun Kalkulagailu hau lagungarria da  iktus arriskua eta tratamenduaren onurak eta kalteak jakiteko .

2012-08-08

Ebakuntza baten aurreko azterketak

63 urte eta osasuntsua den paziente bati, dentistak, inplanteak egin behar dizkiola eta, EKG, torax erradiografia eta analisia eskatu dizkio.
Harridura sortu digu eskaera honek eta, besteen artean, Up To Date-k, Ostebak eta Europako eta Kanadiako gidek zer dioten begiratzen aritu gara.
Aldakortasun handia dago gomendioen artean, txosten honetan ikusi daitekeen bezela .
Gehienek diote, kasu honetan, ebakuntza aurreko azterketarik ez dela egin behar, arrazoi hauek direla medio:
1.-Arrisku berezirik gabeko pazientea da (ASA 1)
2.-Arrisku baxuko ebakuntza da.
3.-Anestesia mota
Ostebak, ordea, ebakuntza mota kontuan ez du hartzen eta 60 urtetik gorakoen kasuan, analisia (Hb, Hto, kreatinina, gluzemia), EKG eta torax Rx egitea gomendatzen du.







2012-08-07




K Bitaminarekin bueltaka.

 Duela bi aste Juanek 8ko INRa zuen, sintron hartzen du eta ez zuen  odol jariorik, egun hortako dosia ez hartzeko eta paperaren arabera tratamendua jarraitzeko esan genion. Zuzendu ondoren, ea beste doktoreak noizbait odoljarioa ekiditeko jarri zion Bitamina ez al genion eskeiniko galdetu zigun, eta duda  sortu zitzaigun, K Bitamina eman behar al diogu?
 Bilaketa egin ondoren   UpToDate, Chest , eta Pubmed en  erantzunak zentzu berean doaz, alegia, 4-9 arteko INRa eta odoljariorik gabekoek, ez dute  K bitaminarik behar, baldin eta  azenokumarol hartzen badu. Izan ere, azenokumarolen efektua warfarinarekin alderatuz motzagoa da (8-12ordukoa), beraz botika egun batean erretiratzearekin INRa zuzendu daiteke.  K Bitamina jartzeak  maila azpiterapeutikoetara eraman gaitzake gainera.
Warfarinarekin berriz  ez dago akordiorik  datu baseetan, batzuk ematearen alde, besteek aurka.

2012-07-23

PROSTATAKO MINBIZIA ebakuntza bai ala ez?


Marrazkia hemengoa da

Fisterrako galdera kliniko sailean 2009an txosten hau argitaratu genuen non hau ondorioztatu genuen : prostatako minbiziaren baheketan ,PSA egitearen onuren eta kalteen arteko oreka ez da garbia .
PSA 4tik gora dutenen artean minbizia antzematen da batzuetan eta hauetatik %90ei ebakuntza egiten zaie . Ebakuntza egitearen aldeko onurak garbiak dira? Galdera honi erantzuteko Bill-Axelson 2011 eta Wilt 2012 ean argitaratuatako entsegu klinikoak aztertu ditugu.Ondorio kontraesanak azaltzen dituzte .1.ak alde eta 2.kontra .
Lehen arretan ez zaigu ea inoiz suertatuko erabaki hau hartzea baina bai komeni zaigu jakitea zer esaten den literaturan .Ongi etorriko zaizuelakoan ,hemen dituzue 2 ikerketa hauen azterketa kritikoa (Bill-Axelson ,Wilt)

2012-07-19

Ez gabiltza alperkerietan eh?



Hemen gara   aspaldiko partez ....Oporrak , ordezkapenik ez ...beste eginkizunak... taldea biltzeko zailtasunakin gabiltza. Tira! ahaleginduko gara blogeko sarreren bat prestatzen !.
Ekainean SEMFYC-ek Bilbon antolatu zituen jardunaldiak eta bertan Bilaketa bibliografikoa egiten ikasteko tailerra ematea suertatu zitzaidan , Donostia Ospitaleko Liburuziana den Eukene Ansuategirekin  batera . Oso aberasgarria izan da  elkarlana, berak tresnak ondo menperatzen dituelako eta ni medikua izanaz ,ikuspegi klinikoa erantsi ahal  izan dudalako . Lotura honetan  erabilgarriak izan daitezken tresnak bilatu ditzakezue.
Marrazkia hemendik lortu dugu

2012-06-12

BELAUNEKO ARTROSIA eta ARIKETAK




Kondromalaziak sortzen duen mina,ariketak eginez gutxitu genezakeen izan zen hasierako gure galdera .
http://www.infoescola.com/wp-content/uploads/2011/07/Condromalacia-Patelar.jpg
Argazkia hemengoa da
Kondromalazia hitza bilatzerakoan Patellofemoral pain Syndrome –ra bideratu gaitu gehienetan  eta kasu hauentzako  Linchoten R-k 2009an argitaratutako entsegu klinikoak dio ariketa ikuskatuak eranginkorrak direla mina gutxitzen 3 eta 12 hilabetetan  baina ez erabateko sendaeran. Entsegu honetako paziente gehienak gazteak eta kirolariak ziren .


Lehen mailan jarduten dugunontzat sarritan, belauneko  kondromalazia  artrosiarekin lotuta dago eta ariketak egitea mesedegarri izan daitekeen ala ez galderari erantzuten dion Jansen-en 2011ako azterketa sistematikoaren irakurketa kritikoa egin dugu .
-          Kalitate aldetik ongi egina dagoela iruditu zaigu naiz eta heterogeneotasuna aztertzen ez den gehiegi saiatu .
-          12 entsegu kliniko bildu ditu , erdiak kalitate baxukoak.Jarraipena 3-12 hilabetekoa.
-          3 ariketa mota alderatu ditu :a) Kuadrizeps-aren indartzea
                                                      b) a+ariketa aerobikoa
                                                      c) b+ mobilizazio pasiboa

 EMAITZAK : 3 ariketa motarekin hobekuntza sumatu dute pazienteek (min gutxiago ),azkeneko aukerarekin gehienbat baina  ezberdintasuna ez da esanguratsua estatistikoki  (Aautoreak diote 3.aukera dela hoberena              (p <   0.03  ) baina  2.figuran ikusi dezakegu  konfidantza tarteak
gainjarri daitezkela