2012-12-18

SOLARAZE(%3 konzentrazioko Diklofenakoa) keratosi aktinikoan

Duela gutxi Soralaze, keratosi aktinikoak desagertzeko, %3 konzentrazioko diklofenakoa (DKF)duen krema aurkeztu digute Taldekideentazko gauza berri bat zenez ,produktuak zituen entsegu klinikoak bilatzera animatu ginen eta egia esanez ez dugu gauza handirik topatu.
Testu osoa lortu ez dugun kostu eraginkortasun ikerketaz gain (Colombo GL,2010), 2011ko entsegu hau topatu dugu .Irakurketa kritikoa egin ondoren kalitate ertaineko ikerketa dela ebatzi dugu.(JADAD eskalan 3 puntu)
Bertan,Plazebo krema(n=20), Imikimod(n=20) eta %3diklofenakoa(n=21)  alderatu dituzte , keratosi aktinikoaren  sendaeran  (klinikoki eta anatomia patologikoa bidez definitua)24 aste igaro ondoren.
Akarsu et al-ek diotenez,  bi tratamenduak parekoak dira eta biak plazeboa baina hobeagoak, baina hori ez da guk antzeman duguna datuak aztertzerakoan .Egia da, hasieran, biak parekoak direla baina 24 astetara Imikimod-a hobeagoa da  .Total Thicness score  eskala erabilita (tartea 0-5 eta 0-k osoko sedaera esan nahi du)  IMK taldekoek hasierako batazbestekoTTS-a= 3.80zuten   eta DKF taldekoek, antzekoa TTS =3.95.
24.astean Imikimod taldekoek TTS=1.15 eta DKF taldekoek 2.Ezberdintasun hau esanguratsua izan da IMK-ren alde .
24. astean erabateko sendaera izan zutenen kopurua %14.3a izan zen DKF taldean eta %45ekoa IMK taldean eta ezberdintasun hau ere esanguratsua da TBK=2(%95 KT 2-23)
Guztia hau kontuan izanda,ez dugu zertan %3 Diklofenakoa erabiltzera aldatu behar.


2012-10-17

Una palabra tuya bastará para sanarme: LA UÑA

Una palabra tuya bastará para sanarme: LA UÑA

PLANTAR FASCIITISETAN: BENDA JARTZEA KOMENIGARRIA AL DA?


Plantar fasciitisetan egiten ditugun zainketen artean zintaz egindako bendajea dago. Ba al dago ikerketarik bendaje hau onuragarria dela erakusten duena?

Bi ebidentziako sumario eta azterketa sistematiko bat (aurrekoetan sartuta ez zegoena) aurkitu ditugu gai hau aztertzen dutenak:
Aztertzen dituen ikerketak heterojeneoak dira eta ebidentzia maila ertaina dute.

Laburpen moduan, orain arte egindako ikerketen arabera esan dezakegu:
  • Denbora motzean erabilita (astebete), zintaz egindako bendajeak hobetu dezake plantar fasciitisak sortzen duen mina.
  • Ezintasunarenganako eragina ez dago hain garbi.
Kontutan izan behar da oso teknika merkea eta arrisku txikikoa dela.
Gomendatzen da, zinta estuegi ez jartzea eta zinta hipoalerjenikoa erabiltzea erreakzio alergikorik izan ez dadin



Fascitis plantar: ¿es recomendable aplicar vendaje?


Dentro de los cuidados que podemos realizar para el tratamiento de la fascitis plantar está el vendaje con cinta ¿hay estudios que avalen su eficiencia para la mejora de dicha patología?
Hemos encontrado 2 sumarios de evidencia y 1 revisión sistemática (no contemplada en los 2 anteriores) que han estudiado este aspecto:
Sumarios: UpToDate (2011), Preevid (2009),
Revisión sistemática: Van de Water, Alexander T (2010).  Revisión de buena calidad. Incluye estudios heterogéneos.
En resumen, según los estudios realizados hasta ahora y con una evidencia moderada, podemos decir que:
  • El vendaje con cinta para la fascitis plantar puede mejorar el dolor a corto plazo (1 semana).
  • El efecto sobre la discapacidad no es concluyente
Aspectos a tener en cuenta son el bajo costo y bajo riesgo de esta técnica.
Se recomienda no aplicar la cinta con demasiada fuerza y la utilización de cinta adhesiva hipoalergénica para evitar reacciones alérgicas

2012-09-18

OINAZPIKO FASCIITISA: Ariketa bereziak egitea lagungarria da?

Marrazkia hemendik atera dugu
Up To Daten begiratu dugu Fasciitisaren tratamendua eta mota askotakoak aipatzen ditu: Izotza,Antiinflamatorio ez esteroideoak(AEE), oinetako bereziak, ariketak, infiltrazioak, toxina botulinikoa, radioterapia,talka-uhina etab..
%80a urtebete baina lehen sendatzen dela ere esaten dute .
Bereziki ARIKETA kontua interesatu zaigu eta beraiek aipatzen dituzten 2entsegu klinikoaz gain ez dugu merezi duen  beste ezer topatu guk egindako bilaketa bibliografikoan, The Cochrane library-n eta Medlinen  "FASCIITIS " Mesh hitza erabiliaz.
DiGiovanni-k  dio,  hatzetako luzaera+masajea(argazki honetan ikusten den moduan) akiles tendoiko masajearekin alderatuta, eranginkorra izan daitekela hasierako 8 astetan(2003anargitaratutakoa) baina ez luzarora begira(2006ean argitaratutakoa). Oinazpiko luzapenak edo gezurretazko ultrasoinuekin lortutako hobekuntzaren artean ezberdintasunik  ez zuen topatu Radford-ek  2007an argitaratutako idazlanean esaten duen moduan.
Ariketak nola egin ongi azaltzen da orrialde honetan,
Laburbilduz,   ariketak egitea  eranginkorra dela  esateko ez dago proba sendorik,kalitatzeko entsegu klinikoetan oinarrututakoak,alegia.  .
En resumen,no tenemos pruebas basadas en ensayos clínicos de calidad para afirmar  que los ejercicios son eficaces en el tratamiento de la fascitis plantar   

2012-09-12

BOTIKAK ZAIN GUTXIEGITASUN KRONIKOAN

Ba al daude botikak Zain Gutxiegitasun Kronikoaren (ZGK) sintomak hobetzen dituztenak?

Ez dago ZGKn aho bidezko flebotonikoen eraginkortarsunaren ebidentzia nahikorik.

Neurri orokorrak , estutzeko galtzerdien erabilera eta kirurgiak ,entitate honen tratamenduaren oinarria jarraitzen dute izaten.
2006 eko Cochrane Errebisio batean , 2010 ean eguneratua . Indietako gaztainondo hazien aterakina proposatzen da epe motzeko tratamendu eraginkorra bezela eta ondorio kaltegarri gutxiekin . Hala ere errebisioak akats batzuk daudela ikerketan onartzen du eta kalitatezko ikerketa gehiago egitea gomendatzen du.


Escina (printzipio aktiboa) bera proposatzen du Up to Datek (2012)

2012-08-30

Tentsio arteriala Diabetikoen kasuan : zenbateraino jaitsi?

2008an argitaratutako gida honek gomendatzen du diabetikoek lortu beharreko TA zifrak 140/80 Hgmm-tik beherakoak izan beharko liratekeela.
Baieztapen hau HOT ikerketan oinarriturik dago diastole zifraren kasuan B mailako gomendioa ematen duelarik); sistole zifraren kasuan berriz, ebidentziarik ez zegoenez, D mailako gomendioa du.

Argitaratu berri den metanalisi honek (McBrien 2012) dioenez tentsioa zorrotz jaisteak iktus gertakariak murriztu ditzake [RR 0.65 (0,39-0.88)], baina ez hilkortasuna [0.76 (0.55-1.30)], ezta bihotzeko infartuak ere [0.93 (0.8-1.08)]. Autoreek diote ez duela merezi diabetikoen kasuan helburu zorrotzagoak izatea tentsio zifrak lortzeko unean .
Metaanalisiak 5 idazlan hartu ditu kontuan, baina, ACCORD da emaitzetan pisu handien duena; bertan, TAS <140 lortzea vs TAS <120 lortzea alderatu nahi izan dute. Benetan lortu dituzten zifrak 134/70 vs 119/54 izan dira hurrenez hurren eta hauen ondoriozko gertakarien arrisku erlatiboak hauek dira:
  • Hilkortasuna 1.05 (0.84-1.30) ...ez esanguratsua
  • Bihotzeko infartua 0.94(0.80-1.10)... ez esanguratsua
  • Iktusa 0.58(0.39-0.88) %1.5 vs %2.6 ...esanguratsua
  • Ondorio kaltegarriak %3.3 vs %1.7 p<0.001
Beraz, diabetesa dutenen artean TAS <140 jaistea nahikoa dela esan dezakegu A mailako gomendioarekin .

2012-08-21

Fibrilazio aurikular kasuan , Antikoagulazioa?antiagregazioa? ezer?...

 Fibrialzio aurikular ez balbularrak Iktusa sortzeko arriskua dakar eta arriskua gutxitzearren Acetil-salizilikoa edo azenokumarola  (antikoagulante berriak,ez badu pazienteak onartzen aurrekoa)hartu arazteko erabakia hartzea suertazten zaigu  sarritan .

FANG 2008 , GAGE BF 2004 idazlanak dioten bezela,, iragarpen klinikorako araua (RPC: regla de predicción clínica)bat erabiltzeak,zoriak baina hobeto sailkatu ditzakela pazienteak iktus arriskuaren arabera, naiz eta arautegi ezberdinen arteko parekotasuna ona ez izan (kapa 0.13-0.71)

Osatzen-eko  lagun batek helarazi digun Kalkulagailu hau lagungarria da  iktus arriskua eta tratamenduaren onurak eta kalteak jakiteko .