2015-09-10

GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA 2 MOTAKO DIABETIKOEN(2DM) KASUAN

Marrazkia hemendik hartu dugu 
 Urtero bezela, laister hasiko da gripearen aurkako txertoa jartzearen aldeko kanpaina.


Diabeteseko gidaren 2013ko eguneraketak dio, 2DM dutenak txertoa jartzera gonbidatu behar direla nahiz eta ordurarte zeuden datuak ez zuten ahalbidetzen gomendio irmo bat ematea 


2015ean  azterketa sistematiko bat   argitaratu da
Remschmidt C..
Bilaketa 2014ko azaro bitartekoa da 
Metodologigoki ondo egina dago eta GRADE sistemarekin aztertu diztuzte emaitzak . Aipatutako gidarekin alderatuta, DM 1 eta 2 motatako pazienteei dagokio azterketa sistematiko hau eta estudio gehiago hartu dituzte kontuan baina, orain arte, entsegu klinikorik ez dagoela eta  benetan txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna ezagutzeko, behar-beharrezkoak direla azpimarratu dute

Emaitzak

  • 18-64 urteko tartean oso  kalitatze baxuko ebidentzian oinarriturik esan dezakegu txertoak, gripearen ondoriozko  ospitaleratze  tasa eta gripe antzeko gaixotasuna murrizten duela ez horrela heriotza tasa.
  • >65urtetik gorakoetan, gripearen ondoriozko ospitaleratze tasa eta gripe antzeko gaixotasunaz gain (oso baxuko kalitatea), heriotza tasa(kalitate baxua) ere murrizten duela erakutsi du .
Alde batetik proba hauetan oinarrituta , eta bestetik, nahiz eta ez dagoen ikerketarik, txertoa segurua dela antzeman delako, gaur egun 2DM dutenei txertoa hartzeko gonbitea egiten jarraitu beharko da.










No hay comentarios:

Publicar un comentario