2015-09-03

BULARREKO MINBIZIREN BAHEKETA GOIZTIARRAK BADU ERANGINKORTASUNIK?

 Alerta bibliografiko baten bidez,  bularreko minbizia antzemateko baheketa goiztiarrari buruzko entsegu kliniko honen berri izan dugu .

160.921 emakume zoriz 1:2 proportzioan banatuak izan ziren urtero mamografia egitera 40-48urte bete arte edo ohiko kontrolak egitera . Hortik aurrera, guztiak , UK-en ohikoa den beheketa programa jarraitzera gonbidatu zituzten(50urtetik gora mamografia 3 urtetik behin ) 

 Autoreak diote, baheketa goiztiarrak bularreko minbiziak eragindako hilkortasuna murrizten duela lehenengo 10 urtetan . Gure iritziz, entsegua metodologikoki ondo egina dagoela diogu baina emaitza guztiak aztertu ondoren  autoreen ondorioa baikorregia dela iruditu zaigu.

 Emaitzak batzuk ,lehenengo 10 urtetakoak dira, programaren bukaerakoak alegia.
17urteko jarraipeneko emaitzetan, programan sartutako emakumeen  emaitzez gain,  50urtetik gorako ohiko baheketako emakumeen emaitzak ere sartuta daude.

Marrazkia hemendik lortu dugu 
EMAITZAK
Bularreko minbiziaren ondoriozko hilkortasuna , programa barruan dauden bitartean (10 urte)
AAG(arrisku absolutuaren gutxitzea= RAR) :  0.51/1000
TBK(tratatu beharreko kopurua)=NNT) 1960(1063-12500)



 17urteko jarrapaipenaren bukaeran berdinak izan dira bi taldeen artean    bularreko minbiziaren inzidentzia  eta hilkortasun orokorra . Azkena hau, programan antzemandako minbizi kasuak soilik kontuak hartuta , 17.urtean ez zuten hilkortasun orokorrean ezberdintasunik topatu ezta ere.


Bularreko minbiziaren intzidentziari buruz, programak iraun zuen bitartean antzemandako in situ minbizi kasuak esanguratsuki gehiago izan ziren baheketa taldean . 
AE(arrisku erlatiboa=RR) 1.36 (1.11-1.67).

Gure erkidegoko programan 2011 geroztik, 40-49 urte bitartekoei luzatzea onartu zen, lehen mailako familiartekoen artean titietako minbizia duten aurrekaririk dutenei soilik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario