2015-09-23

Infartu lakunarraren aurrean antiagregatzaileak bai ala ez?

Kasu klinikoa: 68 urteko emakumea. Hipertensioa eta Hiperkolestorolemia poligenikoa ditu. Indapamida R eta Simvastatina 10mg-rekin ondo kontrolatuak ditu arrisku kardiobaskular faktore hauek. Beste aurrekarien artean, tiroide glandula kenduta du (eutirox 50 hartzen du)eta migrainak izan ditu baina aspaldi honetan bat ere ez du izan. Oporretan zegoela, zorabiatu egin zen eta egindako proben artean buruko erresonantzia egin zioten ; bertan,  infartu lakunarrak dituela antzeman dute eta guregana bideratu dute tratamenduaren egokitzapena egiteko. Hasiera baten , zorabio gertakari horren historia berriro jaso dugu eta  Bertigo posizional paroxistiko onbera (Vértigo posicional benigno ;VPB) itxura hartu diogu .



Honen aurrean , 2 galdera sortu zaizkigu:
1.- Bertigo posizional paroxistiko onbera baten itxurazko zorabioa sortu daiteke infartu lakunar bategatik ?
2.- Infartu lakunarrak dituela jakina gainean , antiagregatzaileak jarri beharko genizkioke pertsona honi iktusa izateko arrikua sahiesteko?


 


Marrazkia hemengoa da
      
 Artikulu honek 1.galderari erantzuten dio eta baiezkoa dio; bertan HINTS explorazioaz hitzegiten du, zorabioa periferikoa edo zentrala den ezberdintzen laguntzeko.Web orrialde honetan, bukaeran dauden bideoetan maniobrak zein diren ikusteko aukera ona eskaintzen digu. Alerta bibliografiko baten bidez, azterketa sistematiko hau iritsi zaigu eta 2.galderari erantzuteko balio du.

Beraiek, infartu lakunarren kasuetan antiagregatzailea ematearen alde azaltzen dira.
Taldean azterketa kritikoa egin ondoren, honako hau diogu:
 Infartu lakunarren diagnostikoa erresonantzia magnetikoaren bidez egin dute eta honen interpretaziorako kriterio zorrotzak estudio batek bakarrik ditu. Beste kasuetan ez dago argi zein kriterio erabili dituzten. Topatutako entseguak gutxi dira eta kasu gutxikoak gainera . Estudio bakoitza banaka hartuta, cilostazol baino ez da eraginkorra. Guztiak batera kontuan hartuta, emaitzak hauek dira:

 Any stroke:
 Edozein antiagregatzailea hartuz arriskua % 14.67tik %11.24 ra jaisten da RAR 3.43(0.5-6.37) TBK=NNT 29(16;202)

 Ischemic Stroke:
 Edozein antiagregatzailea hartuz arriskua % 11.21tik % 5.35ra jaisten da RAR 5.87 (2.2-9.53) TBK NNT 17(10;45)

Composite endpoint (any stroke,myocardial infarction and death)
 Ez esanguratzua

Antiagregatzaileek, infartu lakunarren kasuetan duten eranginkortasunari dagokionez, datuak gutxi badira ere, taldean AAS100mg aren alde egin dugu 2.mailako prebentziorako kasuak konsideratzen direlako eta ohikoa delako azido azetil salizilikoa erabiltzea kasu hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario